Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2010

Pausoz Pauso ekimenaren jarraipen berezia Arraio Irratian

Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek eta Arraio Irratiak jarraipen berezia egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.

saio_berezi_kolore.jpg

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.

Islandiako bolkana guk lehertu dugu

Jejejeje Iepa kaxo!!!

Ba bai, eta biharko saioarekin berriz ere lehertzeko asmoa dugu!!! Lehengo astean nahiko denbora ez genuen izan aurtengo nobedade guztiak aztertzeko eta horretan jarraituko dugu biharkoan. Horretaz gain Cirez d-ren inguruan mintzatuko gara, bere abestiak entzun, bere ibilbidea ezagutu, etab. Eta bukatzeko, beti bezala, pare bat klasiko izango ditugu, beraz badakizue, ez galdu biharko bidaia. UP THE KAIOLS!!!

“The Boss” Highway 9n

Hiru asteko oporraldien geroztik, ostegun arratsaldeko 20tan HIGHWAY 9 inoiz baino indartsuago dator.

Ordubete paregabe bat eskainzteko helburuarekin, aste honetan 00′ hamarkadan Bruce Springsteen-en abestirik onenak entzungo ditugu, “The Rising” diskatik “Working On A Dream” diskararte. Abeslari estatubatuarraren bigarren urrezko etapa kontsideratzen den hamarkada honetan, “Girls in their summer clothes”, “Waitin’ on a sunny day”, “Jesse James” edota “The wrestler” abestiak jaio ziren. Aitzaki ona Arraio Irratia piztu eta rock eta country soinu onenak entzuteko.

Ez galdu!

bruce-springsteen-2009-001.jpg

3 gonbidatu ahuntzekin

Halaxe ba, Igande hontan ere kontu asko ta dendora gutxi izaan genuen. Lehen gonbidatua amnistiaren aldeko mugimenduko kide bat izan genuen. Apirilak 24an, datorren larunbatean, Pausoz pauso ekimena burutuko da eta honen inguruan aritu ginen.

Ondoren, Zutik Euskal Herria ezker abertzale osoaren proposamen berriaren inguruan aritu ginen E.A.ko kide batekin. Eta bukatzeko Iñaki Uriaren 2. bisita izan genuen. Gustora aritu ginen. Inaxio bera ere eroso sentitzen dela ezin dudarik egin.

Oraindik ere egunkariaren auzi ekonomikoan inputatua aurkitzen da eta ondoriyoz, berriro ere gure artera ekarri beharko degu.

Besteik gabe, hurrengo iganderarte!