Press "Enter" to skip to content

Igandean ere ez genuen hutsik egin. Ez hoixe.

2 gonbidatu eta autogonbidatu zen beste lagun bat izan genituen arraioko egoitza nagusi eta bakarrean. 21:20 arte Jardineroren tarte libertarioa izan genuen eta honen ostean Amnistiaren aldeko mugimenduko kide bat izan genuen. Euskal preso politikoek hasi berri duten borrokaldia izan genuen hizpide eta 22’30ak arte ixildu ere ez ginen egin, Malintxek bere musikarekin moztu bitartian behintzat.

Honen ostean Kao izan genuen gurekin,eta honekin batera b jaun mutua, ah ez! Hori lagun izoztua da. 6 urtez izan da zarautzen Kao Txiletarra, eta azken 3 urteetan gaztetxean ezagutzeko aukaera izan dugu. Ez duenak ezagutu, aukera paregabea galdu du pertsonai handi bat ezagutzeko. Igande hontan utziko gaitu eta gezurra badirudi ere oraindik ere ez zen irratira gonbidatua izan. Ez duzuenak ezagutzen, saio honen bitartez zertxobait ezagutzeko aukera baduzue. Egiya esan, guk ez genuke aukera galduko saio hau entzuteko. Aupa Kao!! Eskerrik asko haizen bezela haizelako eta eman diguken guztiyagatik!!!

Eutxourrei beti, hagoen lekuan hagoela ere!!!!

Pd: Igande hontan Manuelako desalojoaren 10. urteurrenaz ez gara ahaztuko.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude