Press "Enter" to skip to content

Arraio irratia Euskarasteko ekitaldietan egongo da

Aste honetan, Putzuzulo Gaztetxean ospatuko diren Euskarasteko jardunaldietan Arraio Irratia ere egongo da. Kopla txapelketa zuzenean FMtik emititzeaz gain, aste barruan burutuko diren hitzaldi batzuk ere emitituko ditu.

Esate baterako, gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Jose Angel Aldai, Garabide elkarteko kideak eman behar duen hitzaldia, Arraioko uhin libreetan entzun ahalko da. Oraindik ez gaude ziur, asteazken eta osteguneko hitzaldiak emititu ahalko ditugun, baina saiatu behintzat saiatuko gara.

negua2.jpg

Honez gain, Arraio irratiaren neguko programazioa ere aurkeztuko dugu larunbat goizean, Santo Tomas egunaren harira Foru Zaharren enparantzan burutuko den azokan. Goizeko 10:30etatik aurrera, giroa berotzen egongo gara bertan eta gure neguko programazioaren nondik norakoez hitzegingo dugu.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude