Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2008

Emakume indigenak gaur egungo Guatemalan hitzaldia FMn!!

Gaur, osteguna, Guatemalako emakume indigenen inguruko hitzaldia izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Bertan, Guatemalako Consejo de Pueblos indigenas taldeko Maria Velazquez indigena, ezkertiar eta feministak bertako emakumearen egoera azalduko du eta hau guztia Arraio irratiaren bitartez entzuteko aukera izango du bertara hurbildu ezin duenak.

ost.jpg

Beraz badakizue, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera sintonizatu 99.3a.

Gure Irratia, Zure RockanRolla diska Fuck Txarangan

Azaroaren 26ko Fuck Txaranga saioan, Gure Irratiak kaleratutako CD bilduma batetaz hizketan ibiliko gara. Ustaritzeko irrati honek, 2006. urtean sute bat jasan zuen eta beraien estudioa guztiz erre zitzaien. Horren ondorioz, diru bilketa bat egiten hasi ziren eta estudio berria finantzatzeko, Gure irratia, Zure RockanRolla CD bilduma kaleratu zuten.

rock.jpg

Diska horretan, Kuraia, Lehiotikan, Captain Nemo, Sorkun edota Surfin Kaos bezalako taldeak aurki ditzakegu eta asteazken honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera gure uhin libreetan entzuteko aukera izango duzue.

77ko Punk saioa entzungai

77.JPG

Gaur, asteartea, 21:30etatik aurrera, 77.en urte inguruan Punk mugimendua borobiltzen lagundu zuten taldeak izango ditugu entzungai eta hizpide. Irakiten zeuden doinuak, imaginazioa buruzgain eta denarekin hausteko gogoa zuten jendeak osatuko du gaurko irratsaioa. Clash, Saints, Dead Boys, Generation X, X Ray Spex,… Britainiar zein Estatu Batuetako Punk eztanda zuzenean zuen belarrietara!!!

Eta hurrengo asteartean emakume ahotsez gozaturiko gaua izango duzue. Gaur, azaroak 25, ‘Nazioarteko emakumeen aurkako indarkeria’ren eguna dela eta.