Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2008

zaraTAZArautz

Astearte berri bat dator eta beti bezela 21’terditatik aurrera zarataren txokoa irekitzen dugu Arraio Irratiko uhin libreetan. Aste honetan EEUUropar ekialdeko taldeak izango ditugu ardatz nagusi, Kroazia, Txekia, Eslobenia…  Hontaz aparte kontzertuak, berriak, momentu jebiya eta gure ohiko humoria!!!!

Argazkian – Post Regiment

Asteartero 21:30-23                                        ZARATAZARAUTZ

Elektronika gaua zuzenean Arraio irratian

Azaroak 14ian 22:00ak alde Hortan, Zarauzko Putzuzulo amets fabrikako 2. putzuzulo elektronik fest izango da.

Herriko ta inguruko lau gazte sonatu platuai sua emateko prest!!

ostirala.jpg

Hoyen artian santaklara osua dantzan jarri zun boke handia izango da. Sarrera 9euro izango da ta barra librea izango da inguratzen den guztiarentzat. Musika hau gustatze zaionarentzat ez dago aitzakiarik!

Eta nola ez, Arraio irratiak zuzenean emitituko du gau hau. Beraz badakizue, gaueko 22:00etatik aurrera, sintonizatu ezazue 99.3a.

Putzuzulo Gaztetxeko III urteurreneko hitzaldiak entzungai!

Urriaren 30etik, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxearen III. urteurrena ospatzen ari gara eta Arraio irratiak presentzia garrantzitsua izan du urteurreneko ekintzetan. Arraio Maratoia antolatzeaz gain, beste ekintza batzuk ere emititu ditugu gure uhin libreetatik.

Azaroaren 4ean izan zen Urretxu-Zumarragako gazte kartzelaren inguruko solasaldia entzun nahi baduzue klikatu HEMEN .

Azaroaren 11ean Fernando Rojok Istanbuletik Johanesburgora eginiko bidaia entzun nahi baduzue, klikatu HEMEN.

Amaitzeko, gogoratu laister izango dituzue entzungai Arraio Maratoiko irratsaioak eta Jon Plazaolak egun berberean eskeini zuen bakarrizketa.

Ihesaz dekoratu genuen Arraioenea

Ohi bezala korbata jantzi, zutik jarri eta irratsaio berezia egiten aritu ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata, astiro eta amorruz. Asteazken honetan ihesaz aritu ginen, egunerokotasunaren zamak duen pisua arindu beharraz, aingurak askatu eta itsaso birjinen bila abiatzeaz altxor uhartearen bila, egunero astintzeko zorionaren bandera etxeko sofa gainera igota.

Gustu baduzue egin klik hemen eta aukeratu arraioenea081112.