Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2008

GAIA

Irailaren 11ean saio berezia izango dugu arraio irratian. Asier Leatxe arrasatearra izango dugu gabeko  21:30 tatik aurrera. Mundu osotikan DJ ibili den Asier bihar arraio irratiko estudioetan edukiko dugu munduko musika ezberdinak jartzen. Musikaz aparte literatura ikutu batekin ere etorriko da.

Gogoratu 21:30tatik aurrera saio berezia zarauzko irrati librean!! informazio gehio:


klikatu hemen


klikatu hemen

Euskal Jaitan sintonizatu 99.3a

Euskal Jai eguna dela eta, Irailaren 9an, egun horretarako espreski prestatu dugun musika zerrenda izango duzue entzungai Arraio irratian.
Goizean goizetik hasita, Euskal Herriko Trikiti pieza onenak izango dituze entzungai. Horregatik, Zarauzko taberna, Gaztetxe, Txosnagune eta etxe guztiei Zarauzko irrati librea sintonizatzea eskatzen dizuegu.

maltzeta.jpg

Denboraldiko azken eztula

Denboraldiko azken eztulak izango ditugu gaur 21tatik aurrera. Ahuntzaren gaberdiko eztulak oporrak hartzen ditu….. baino lasai!! Indarberrituta ta mila kontuekin etorriko gara berriro ere, ez zarete gure ahots zikinetaz libratuko!!!!  Agur esateko saio berezia izango dugu gaur… galdu egingo duzu?

21tatik aurrera arraio irratian AHUNTZAREN GABERDIKO EZTULA