Press "Enter" to skip to content

Hitzaldia eta Kontzertua Putzuzulo Gaztetxean

ZarataZarautz irratsaioaren eta Zarauzko Gazte Asanbladaren eskutik, Maiatzaren 16an, Ostiral interesgarria antolatu da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Hasteko, arratsaldeko 20:00etan, hitzaldia izango dugu “Espekulazio basatia Valentziako El Cabanyal auzoan” izenpean.

Honen Ondoren, gaueko 22:00etatik aurrera, Punk Rock gaua izango dugu bi talderen eskutik. Lehenak, Beasaingo Dune Buggy izango dira eta gauari amaiera emateko, Valentziako DSM-5 taldea egongo da emakume ahotsez lagunduriko bere punk rock zakarra astintzen.

dune_copia1.jpg

Honez gain, aipatu berriz ere gaur, gaueko 21:30etatik aurrera zuen belarriak zulatzeko prest egongo garela.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude