Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2008

Urteurreneko ekitaldiek jarraitzen dute

Atzoko hitzaldiaren ondoren, gaur beste mahai-inguru batekin jarraituko dugu Putzuzulo gaztetxean. Txopik eman zuen hitzaldia PDF formatuan eta ODP formatuan eskuratu ditzakezue Ikusimakusi webgunean.

Gaurkoan berriz, Izerditan blai irratsaioaren eskutik, eskolarteko kirola eta kirol federatuak izango ditugu hizketagai. Bertan, Zarauzko hainbat kirolari ezagun, eskoletako kirol arduradun eta entrenatzaile izango ditugu mahai-inguruan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

izerditan1.jpg

Hitzaldia Putzuzulo Gaztetxean

Arraio irratiaren 2. urteurreneko ekitaldien barruan, gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera hitzaldi interesgarri bat izango dugu Jabetza intelektualarekin erlazioa daukaten hainbat gairi buruz: jabetza publikoa, copyrighta, copylefta, anti-copyrighta, creative commons lizentziak, jabetza intelektualaren legea, kopia pribatuaren eskubidea, kanon digitala, P2P sareak, SGAE, aipamen eskubidea, liburutegietako maileguen kanona, kultura librearen aldeko ekintza batzuk, gai honen inguruko epaiketak, etab.

Honez gain, “se creativo” animazioa ere ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek.

Aukera paregabea beraz, musikari, artista edo idazlerentzat gai honetaz zerbait gehiago jakin dezan.