Press "Enter" to skip to content

ZarataZarautzen urteurrena ospatzeko Kontzertua

Badakigu laister Arraio irratiaren urteurrena ospatuko dugula, baian ZarataZarautzeko kideak aurreratu egin gara eta FMra pasa gineneko urteurren propioa ospatuko dugu asteazken honetan Putzuzulo gaztetxean egingo den kontzertuarekin.

zarata1.jpg

Bertan, Donostialdeko Hell Division taldeak joko du. Honez gain, Bartzelonatik, Europar biran datorren Totallickers taldearen Crust Punk doinuak entzuteko aukera izango da 21:00etatik aurrera. Hau dena Maiatzaren 2an izango da, asteazkena.

Kontzertuak, 23etako amaitua egon beharko du. Beraz badakizue, puntual azaldu or DIE!!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude