Urteurrena hurbiltzen ari zaigu eta Arraio Irratiko gure estudiotxoa txukuntzen eta eraberritzen ari gara. Zentzu horretan, soinu-mahai berria erosteko premia larria genuen, gure entzuleek ongi jakingo duzuen bezala…
Bada, iritsi da! Oraindik ez dakigu oso ondo erabiltzen, horrenbeste botoi eta ixtoriekin, baina oraingoz, probisionalki (jeje) behintzat jarri dugu. Hori bai, gure hari musikalarekin arazotxo batzuk izaten ari gara eta horregatik baliteke abesti batzuk pixkat errepikatzea…

Bitartean, urteurrenarenekin buru belarri gabiltza, laxter urte bete egingo dugulako FMko uhinetan barrena.

« »