
Arraio Irratia 99.3 FM
Harlore taldeko kide batzuk izango ditugu Maiatzaren 5eko ZarataZarautz irratsaioan. Zarauzko boskote gazteak, maketa bat kaleratu berri du orain dela gutxi eta beraiekin disko honetaz eta beste hainbat gauzetaz hitzegiteko aukera izango dugu.

Beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.
Kaixo irratikide!!

Pasa den igandean irratsaio benetan interesgarria burutu genuen Arraio Irratiko Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean. Sindikatu ezberdinak gonbidatu genituen gurera, besteak beste ELA, LAB, CNT edota CCOO. Etziren denak azaldu zitara, batzuk ezin zutelako, besteak ez dakigu zergatik.

Azkenean ELA eta CNT sindkatuko ordezkariekin maiatzaren lehenak utzitako arrastoari jarraiki, 21eko greba orokorra eta ezarri diguten krisialdi ekonomikoa deritzona aztertzen aritu ginen. Langile mugimenduaren eboluzioa ere hizpide hartu genuen gaur egungo kapitalismo neoliberalak gure jendartean duen eragina argitzeko asmoz.
Besterik gabe, deskargatu ezazu irratsaioa oso-osorik eta, gogoratu, 21ean GREBA OROKORRA!!!
……:::::::ENTZUN IRRATSAIOA:::::::…….
Iepala!!! Opor luze hauen ondoren, gaurkoan bai, sekulako kaiolatik dugu prestatua. Gogotsu, ilusioz eta noski musika onarekin egingo dugu buelta. Gurekin izango dira besteak beste, Stephan Bodzin, H fundation edota The Prodigy. Beraz badakizue, ez galdu irratsaioa!!! UP THE KAIOLS!!!
Aste honetan Arraioeneako ziega ilun, likits eta hitsa ireki genuen, Ho Chi Minen poesia lagun. Eta bertan itxi ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata. Entretenigarri, Lizarriturrik jarritako basearekin 27zapata rap saio bat egiten saiatu zen bukaera aldera. Zer moduzkoa atera zen zuek esango diguzue. Guk hain ondo pasa genuen, hurrengo astera arte ziegan bertan geratzea erabaki genuela. Bisitak ongi etorriak izango dira. Baina kontuz! Zu ere bertan preso gera zintezke…
Irratsaio entzuteko k(i)lika nazazu hemen!