Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2009

Ziegaz dekoratutako Arraioenea

Aste honetan Arraioeneako ziega ilun, likits eta hitsa ireki genuen, Ho Chi Minen poesia lagun. Eta bertan itxi ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata. Entretenigarri, Lizarriturrik jarritako basearekin 27zapata rap saio bat egiten saiatu zen bukaera aldera. Zer moduzkoa atera zen zuek esango diguzue. Guk hain ondo pasa genuen, hurrengo astera arte ziegan bertan geratzea erabaki genuela. Bisitak ongi etorriak izango dira. Baina kontuz! Zu ere bertan preso gera zintezke…

Irratsaio entzuteko k(i)lika nazazu hemen!

“Deabru guztien urtea” film dokumentala Putzuzulon

Apirilaren 29an, asteazkena eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera bideo emanaldia izango dugu Gaztetxean. Arraio irratiaren eskutik “Deabru guztien urtea” bideo dokumentala ikusgai egongo da.

Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur”, ETA(Pm)-ko kidearen desagerketaren inguruan hitzegiten duen dokumentala dugu “El año de todos los demonios”. Angel Amigo zinema zuzendari eta ETA (pm)ko kide ohiak film hau aurkeztu zuen 2007an eta bertan, Perturren desagertzean estatu-terrorismoaren hipotesia indartzen da. Amigok bildutako informazioaren arabera, Pertur erakunde neofaxistekin loturak zituzten jendeek bahitu zuten, gero Espainiako agente frankisten eskuetan uzteko.

pert.jpg

Filmak garai hartako ETAko buru batzuen deklarazioak eskaintzen ditu, eta Eugenio Etxebeste Antxoni -hainbat jenderen aldetik hilketa leporatu zaion etakideetako bati- bere bertsioa emateko aukera ematen zaio. Horrez gainera, Amigok filmerako, sumarioan parte hartu zuen italiar epaileetako bat, gertaera haien gainean lanean aritu ziren bi kazetari, Alain Etcheto Frantziako inteligentzia zerbitzuetako agentea eta Angel Ugarte Euskal Herrian CESEDeko (frankismoko zerbitzu sekretuetako) arduraduna izan zena, elkarrizketatu ditu.

BiTaKoRaZaLeaK TuRKiaRa

Apirilaren 27ko Bitacora Kaiera saioan Turkiara ihes egingo dugu bertako bazterrak ezagutzera, hiru bidaiari lagun hartuta… ezin galdu!!!

Astelehenero arraio irratian  9etatik 10etaraBitacora Kaiera

aurreko saioak entzuteko joan fonotekara, menuan aukeran ditugu Japonia, India, Bolivia, Turkia eta beste hainbat

Bi eztul batera!!

Kaixo irratikide!
Hemen gara berriz ere Ahuntzaren Gauerdiko Eztuleko kideak. Oraingo honetan baten faltan, BI irratsaioren berri ematera gatoz!
Duela bi aste Uztaro Kooperatibako kideak izan genituen gure uhinetan, beraien udaberri festaren berri emanaz. Honetaz gain, Gazte Martxaren kronika ere burutu genuen, gure gerrako korrespontsal den I-Jaunaren grabaketekin.


gernika

Atzoko egunean aldiz, betikolez efemerideak errepasatzean, Gernikako bonbaketaren urteurrenaz gain Txernobilko zentral nuklearreko istripuaren urteurrena zela ohartu ginen. Mundua lo dagoen bitartean irrati nobelaren azken bi kapituluak ere eskeini genituen.
Gure soinu deiak esaten duen bezala, galdu ezinezko zita, etzara ez damutuko gero!!


Hemen dituzue bi irratsaioak deskargatzeko:
2009-04-19
2009-04-26