Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2009

Columna taldea Kaiolatik saioan

Kaixo kaiolazaleok, ostiral honetan benetan saio berezia egingo dugu. Izan ere Columna taldeko Mikel Beizama izango dugu gure infernuko kaiolan. Columna taldea bi kidek osatzen dute, alde batetik Metralleta, Pandemia edota Shitake taldeetan ibilitako Mikel Beizama Zarauztarrak, eta bestetik Hamburgesa Begetal talde Bilbotarrean ibilitako lagun batek. Bikotea orain gutxi sortu duten proiektu berri bat da, eta doinu elektroniko lasai eta ambientalak egiten dituzte. Beraz bihar hau guztia primizian entzuteko aukera izango duzue, Nathan Fake eta Rone bezelako proiektuen musikarekin bustiriko elkarrizketa bat barne!!! Mmmmmmmmmm… ON EGIN!!!

Prest dugu beste astearte zaratatsu bat

Maiatzaren 26ko ZarataZarautz irratsaioa nobedade berri askorekin dator. Hasteko, Metralleta eta Diskoiraa taldeek atera duten EP berriaz hitzegingo dugu.

metralleta.jpg

Honen ostean, astebukaera honetan gure inguruan izango diren kontzertuen berri emango dizuegu. Eta amaitzeko, Cock Cparrer, Ruido obrero bilduma, lost and found zigiluaren European HC bilduma, Intolerance edota Homomilitia bezalako taldeak entzuteko aukera izango dugu.

Beti bezala, guzti hau, FMko 99.3an izango duzue. Eta Zarauztik kanpo bazaudete arraio irratiko webgunetik ere entzun ahalko duzue.

Arraio irratia festa herrikoien alde!!!

Herriko gazte eragile ezberdinek osatutako GUREKIN JAI batzordetik zuzentzen gara zuregana. Azken urteetan txosnen inguruan udalarekin arazo asko izan ditugun arren aurten oso egoera larrira iritsi gara. Aurten SAN PELAIOAK ARRISKUAN DAUDE!! Udalak txosnei laguntza guztiak moztu dizkiote eta oso baldintza zorrotzak eskatzen ditu. Munoako gunetik ere “Dia” supermerkatuko aparkalekura eraman du. Ez dugu utziko beste hainbat herritan bezala txosnak lapurtzen eta TXOSNAK dituen herri bat izaten jarraitu nahi dugu, gure festak txosnetan bizitzen jarraituz.

EGOERA OSO LARRIA DA ETA ORAINTXE BEHAR BEHARREZKOA DUGU ZURE LAGUNTZA. TXOSNETAZ GOZATZEN DUGUN DANON LAGUNTZA BEHAR DUGU. Batetik egoera hau zuen lagun artean hitzegiten eta mezua zabaltzen eta bestetik egingo diren ekintzetan parte hartzen. Inoiz baino garrantzitsuagoa da ahalik eta jende gehienak parte hartzea eta Udalari Txosnak beharrezko ditugula erakustea. GURE JAIAK GUK GEUK ANTOLATZEN JARRAITZEKO ETA TABERNETAN EZ USTELTZEKO AURTEN DENON ARTEAN TXOSNAK BIZIRIK!!!

deialdiak:

Maiatzak 29, ostirala: Egoeraren azalpena eta egitarauaren aurkezpena eta proposamenak Putzuzulon
Ekainak 5, ostirala: Prentsaurrekoa Munoan

info gehiago eta atxikimenduak HEMEN.

Urteurreneko irratsaioa eta Greba orokorra

Kaixo lagunak:

Askok jakingo duzuen bezala, Maiatzaren 20a da Arraio irratia FM-ra pasa zen eguna. 3 urte pasa dira iada eta egun handi hori gogoratuz irratsaio berezia egingo dugu gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Bertan, Izerditan Blai irratsaioaren gidaritzapean, gaur egun Arraio irratia osatzen duten irratsaio guztiek parte hartuko dugu. Bakoitzak, denbora murritz batean, gure kirolarien galderak erantzungo dituzte, edo prestaturiko sorpresaren bat entzunaraziko digute.

Garbi dago galdu ezinezko irratsaioa izango dela. Badakizue, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera sintonizatu Arraio irratia. Ondoren denak Santa Marinetara joango gara Egan taldea ikustera!!!

Honez gain, Maiatzaren 21ean izango den Greba orokorraren jarraipen berezia egingo dugula ere esan nahi dizuegu. Goizean goiz hasita, irratsaio berezia egingo dugu Zarautzen gertatuko denaren berri emanez.

Kalean korrespontsalak eta guzti edukiko ditugu eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Sindikatu ezberdinetako kideak izango ditugu mahai inguru batean grebaren nondik norakoez hitzegiten. Hala ere, informazio gehiago Grebaorokorra.info webgunean ere aurkitu dezakezue.