Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Arraio irratiak ez du etenik

Irrati Maratoiaren ondoren ere, oraindik indarrak geratzen zaizkigu ekitaldiak antolatzeko.

Azaroak13a.jpg

Azaroaren 13an, astelehena, Zaratazarautz irratsaioaren eskutik bi talderen kontzertua ikusteko aukera izango dugu Putzuzulo Gaztetxean.

Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Brasilgo No Rest Hc Crust taldea eta Tolosaldeko RAS taldea ikusteko parada izango dugu.

Asteburuko grabaketak!!

Gaztetxearen urteurren ekitaldien barruan Arraio Irratiak bi kontzertu grabatu ditu. Larunbatean Pariak Bai talde zarauztarrak eta igandean Anarik eskeinitakoa. Jon Benito eta Maialen Lujanbio ere aritu ziren bertso-poesia errezitaldian eta hau ere entzungai duzue. On egin!

Ah! Eta gogoratu datorren azaroaren 5ean IRRATI MARATOIA burutuko dugula! Bertan ikusiko gara!!

Urriaren 27tik azaroaren 5era Putzuzuloren urteurrena!

Jada urte bete egin dugu Zarauzko Gaztetxean. Urte bete gazteon ilusio eta indarrarekin lorturiko etxean. Arraio Irratiak zorionak eman nahi dizkie Putzuzulo amets fabrikan turno ezberdinetan lanean aritu diren guztiei. ZORIONAK!!

Urteurren hau ospatzeko ekintza mordoa antolatu dira, argipenak HEMEN aurki ditzakezue. Gure aldetik esan, datorren azaroaren 5ean, urteurrenaren ekitaldi sorta amaitzeko, IRRATI-MARATOIA antolatzen gabiltzala. Bertan Arraio Irratiko irratsaio denek 30 minutu izango dituzte programa berezi bat egiteko. Arratsaldeko 4retatik gaueko 11ak arte etenik gabe arituko gara herritarroi irrati bat nola egiten den erakusten. Esan, 7etatik 8etara irrati libreei buruzko DokuMental interesgarri bat eskeiniko dugula Gaztetxean bertan.

Arraio

Besterik gabe, ondo segi!

Angel Fresnillo izango da asteartean ZarataZarautz irratsaioan

Angel Fresnillo “Fres” izango da bihar gauean ZarataZarautz irratsaioko gonbidatu berezia. Moganbo aretoko kontzertu antolatzaileetako bat eta Komando Tripontxi, Ira et Decessus, Antihero, Discapacitados, Ras eta beste mila taldetan ibilitako musikariak, hainbat kontutaz hitzegingo digu astearte gauean.

frexkito.jpg

Tartean, DIY munduan izandako esperientziak, bere Europar birak, berak antolaturiko urteroko Donostiako Etengabeko Zarata jaialdia eta beste kontu askotaz arituko da.

Hau dena, asteartean, gaueko 22:15etatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian

Info gehiago:

http://www.buenawista.com/

4 hilabete egin ditugu FM-n, herriaren ahotsa izateko helburuarekin

Maiatzaren 20an egin zen Arraio Egunarekin jauzi egin zuen Zarauzko Arraio Irratiak FM-ra. Aurretik, internet bidez emititzen genuen, eta Irratia herritar guztien eskura jarri genuen egun hartan; orduz geroztik herritarren ahotsa zabaltzen saiatu gara. Lau hilabete pasatu dira egun hartatik eta ia egunero zuzeneko irratsaioak egin ditugu. Kolore guztietako musika, berriz, 24 orduz egon da entzungai FMko 99,3 sintonian. Uda sasoian, proiektuari oinarria jarri diogu, eta orain, Arraio sendotzea da gure helburu nagusia. Lan asko daukagu egiteko, baina komunikabide libreak eta herritarrak sortzeko bideari eutsi egingo diogu.

Hori dela eta, dei egin nahi diegu herritarrei Arraio Irratian parte hartzea animatu daitezen. Orain arte entzule izan den bati baino gehiagori sortuko zitzaion mikrofono aurrean jarduteko gogoa, eta komunikatzeko tresna izan nahi dugunez, ateak parez pare irekita dituela adierazi nahi dugu. Aste hauetan, besteak beste, ikasturte berrirako programazioa lantzen ari gara eta ez legoke inongo arazorik programa berriak txertatzeko. Zaharrak eta gazteak, emakumezkoa nahiz gizonezko, antzerki talde, kultur eragile, naturzaleak eta mendizaleak, musikaren maitaleak edo kontu kontalariak… guzti guztiak daude gonbidatuta Arraio Irratian parte hartzera. Programa osoak sortu daitezke, edo baita kolaboratzeko bideak ere (hamostean edo hilabetean behin…). Kontatzeko daukaguna atera eta beste herritarrei zabaltzeko tresna da Arraio Irratia, eta horretan herritarrei laguntzea da gure helburua.

Parte hartu nahi duenak gurekin harremanetan jartzeko hainbat bide ditu:

Helbidea: Putzuzulo Gaztetxea, 1. pisua.
e-maila: arraio@arraio.org
telfonoa: 697443276 (programen ordutegian)

Hala ere, Arraio Irratia ez da isilduko, eta datozen asteetako programazioa honakoa da.

ASTELEHENA:

20:00 Arraioi!
22:30 Trio Kalabera

ASTEARTEA:

21:00 Ate Iluna
22:00 Zarata Zarautz

OSTEGUNA:

20:00 Arraio Enea
21:00 As Noites da Radio Lisboa
22:00 Amatista

OSTIRALA:

20:00 Kaiolatik

LARUNBATA:

15:30 Non Grata

IGANDEA:

20:00 Oilategitik
22:00 Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Partaide eta proposamen berriekin osatutako programazio osatua aste batzuk barru aurkezteko asmoa daukagu. Eztabaida saioak, agenda eguneratua, irrati-nobelak, lehiaketak… berrikuntza asko ari gara prestatzen, kalitatezko irratia egin nahi baitugu.

Lau hilabete hauen balorazioa egiterako orduan, positiboa izan dela esatea besterik ez zaigu gelditzen. Izan ditugu arazo teknikoak, izan ditugu hasierako oztopoak… Baina gainditzeko ahalegina egin dugu, eta lortu ere bai. Ikusi besterik ez dugu, uda honetarako Arraio Irratiak prestatu zuen material bilduma. Ohiko metxeroak eta txapak egiteaz gain, Arraio Irratiko CDa prestatu genuen. Azken Portuko jaietan ekin genion saltzeari, eta sekulako arrakasta izan zuen entzuleen artean. CD horretan, Arraio Irratiko programen kuñak eta pasarteak bildu genituen, baita Gaztetxean izandako kontzertuetako abestiak edo Arraion ohikoenak diren doinuak ere.

Honenbestez, eskerrak eman nahi dizkiegu babesa eskaini diguten guztiei, irratia piztu eta Arraio entzutea erabaki dutenei, elkarrizketak egiteko arazorik jarri ez dutenei eta beste hainbat arraiokideri. Animatu zaitezte guztiok Arraio Irratian parte hartzera!