Atzo 8 orduz Santa Barbarako paretean zintzilik izan ondoren atxilotu zituzten Labi ta Xaporra. Atxilotutakoan Zarauzko ertzaintzako basera eraman zituzten eta momentu honetan Martuteneko espetxean daude.
Honez gain, atzo arratsaldean Zarauzko herrian burutu zen manifestazioko irudiak ere hemen dituzue:
Arratsaldeko bostak aldera Labi eta Xaporra Ertzainek atxilotu dituzte. Egun guztian zehar jende askok babesa ematen diete bai Santa Barbara goian eta baita herrian bertan.
Gaur arratsaldeko 20tan manifestazioa deiturik dago Udaletxe plazatik abiatuta.
Aupa zuek, LABI eta XAPORRA ASKATU!!
Honez gain, goizeko irratsaioa osorik entzun nahi baduzue ere, podcastean duzue iada:
Kaixo entzuleok!
Gaurko egunez Madrilgo Entzutegi Nazionalean aurkeztu behar zuten beren burua baina epai bidegabe hau salatzeko ez dira aurkeztuko. Beren ekintzaren arrazoian bideo honetan ematen dituzte:
Bestalde Arraio Irratiko kideok gure elkartasuna adierazi asmoz saio berezia egin dugu ekintza honi behar duen garrantzia eman eta zarauztarrak informatzeko. Adi programazio aldaketari
Honez gain, Labi eta Xaporrak beraiek eginiko idatzia ere eskuratu dugu irrakurri nahi baduzue. Idatzi hau HEMEN duzue.
Lagun bati ere bere blogetik argazki batzuk lapurtu dizkiogu ikus ditzazuen. Bertan bi gazte Zarauztarrak agerri dira Santa Barbaratik eskegitzen. Familiakoen eta lagunen elkartasun argazkiren bat ere badago:
Gaur goizean Labi eta Xaporrari zuzenean egin diogun elkarrizketa ere podcastean duzue:
Kaixo lagunak!
Gaurko egunez ez dugu Izerditan Blai saiorik egingo, lan taldeko kide batzuek asteburuan Xixonen duten kirol konpromezua prestatu behar dutelako. Honetaz gain gaur 20.00tan kalera ateratzeko deia egiten dugu Labi ta Xaporrari elkartasuna adierazteko, aupa zuek!!
Labi eta Xaporrak jaso behar duten urtebeteko kartzela zigorragatik eta bihar Zarautzen arratsaldeko 20:00etan egongo den elkartasun manifestazioaren ondorioz, ez dugu ZarataZarautz irratsaioa egingo. Hortaz, datorren astean itzultzea espero dugu. Ongi izan