Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ahuntzak Venezuelatik!

Lehengo asteko eta igande hontako irratsaioak hemen dituzue:

2007-10-28
2007-11-11

Venezuela

Igande gauetako ixiltasunari aurre egiteko asmo betearekin gatoz berriz ere Arraio Irratiko uhinetara. Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioak Venezuelako egoerari buruzko erreportai-kronika-hitzjarioa burutuko du igande honetatik aurrera.

Ez dakigu zenbat irratsaiotan arituko garen (gure entzuleen eta eztarrien araberakoa izango baita) Venezuelan gertatzen ari den iraultza bolibariarrari buruz. Honek ez du esan nahi asteko errepasoa, NoJodas tartea edota lehiaketarik egingo ez dugunik.

Chavez


Igandean, oraingoz, gaueko 10etatik aurrera Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!
Gurekin harremanetan jartzeko: ahuntza@arraio.net

Zarauzko Gazte Asanbladak antolaturiko hitzaldiak entzungai

Zarauzko Gazte Asanblada etxebizitzaren arazoaren inguruan antolaturiko hitzaldi batzuk entzungai izango dituzue arraio irratiaren eskutik.

Urrian zehar, ZAGAk, lau hitzaldi antolatu ditu Zarauzko eta inguruko etxebizitzen arazoa konpontzeko. Arraio irratia ere eztabaida horietan izan da eta batzuk grabatu ditu joan ezin izan duenak entzun ahal izateko.

Hasteko, Elkartzen taldeko Nekane Juradok emandako hitzaldia igo dugu zuek entzun ahal izateko. Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea izan zen eztabaida honen izenburua eta HEMEN duzue entzungai.