Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Juanma edukiko dugu berriz ere ZarataZarautz saioan

Aurreko asteko gonbidatu berbera edukiko dugu ZarataZarautz saioan, Juanma alegia. Lehengo astean, Erresuma Batuko talde askoren errepasoa egin genuen bere biniloekin eta gaur amaituko dugu errepaso hau, bigarren irratsaio bat eginaz.

jaunma.jpg

Gogoratu, Zarautzen baldin bazaude FMko 99.3a sintonizatzea eta bestela internet bidez entzutea. Arraio telebista ere martxan dugula ez ahaztu.

Arraio Irratiaren urteurreneko audio eta bideoak

Apur bat berandu bagabiltza ere, Arraio Irratiaren 4. urteurreneko audio eta bideoak sarean daude iada. Asteazkenean buruturiko Komuneko Paperean eta osteguneko irratsaio berezia entzungai daude iada gure webgunean. Honetaz gain, ostiraleko kontzertuko bideo batzuk ere baditugu.

Bideoak ikusi nahi badituzue, Txixaparraztaren webgunean sartu zaitezte. Laister Züloren egun bereko bideorenbat edukitzea ere espero dugu. Audioak berriz podcastean dituzue.

Psikodeliaz bustiko dudu Kaiolatik

Kaixo etsaiok!!! Gaurko saioan doinu finak, psikodelikoak, minimalistak… izango dira protagonistak. Telepopmusic, Luis Junior, Xenia Beliayeva, Robert Babicz… eta abar luze batekin begiak itxi eta egan egiteko aukera izango duzue beti bezala, arratsaldeko 8tatik aurrera. Besterik gabe, muxu elektronikoak!!!