Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ainhoa Alberdi aktorea puntuei erantzuten

       Astartean, otsailak 27, Ainhoa Alberdi aktore zarauztarra izango dugu gonbidatua “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak bitartean guk jarritako puntuei erantzuten saiatuko da. Ainhoa, Zarauzko aktoreen harrobiak eman duen harribitxietako bat da. Herriko “Alproja” antzerki taldean aritzeaz gain, eskarmentu handia du antzerkiaren munduan.

      Beraz, irratia antzezleku bihurtuko dugu oraingo honetan…. betiko lekuan, noski; FM-ko 99.3an, Arraio Irratian.

 

                      ainhoa alberdi

Jexuxmai Lopetegi abeslaria puntuei erantzuten

Datorren asteartean, otsailak 20, Jexuxmai Lopetegi abeslaria elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Bere ibilbide musikala aski ezaguna da; Akelarre taldean eta bakarka (Jexuxmai eta Noizbehinka) aritua da besteak beste. Aipatutako ibilbideaz gain, orain zertan dabilen ere kontatuko digu. Eta beste hainbat bitxikeri ere bai. Eta noski, bere kanturen bat edo beste ere entzun ahal izango duzue…

Beraz, Ihauterietako ajea pasatzeko aukera paregabea FM-ko 99.3an…. Ez hutsegin! Ez zara damutuko!!!!


Jexuxmai

santa kruz apaiza as noitesen

egun berria estreinatzen dugun honetan, biografia berri bat as noites da radio lisboa saioan, santa kruz apaizaren abentura eta kalenturak, betiko moduan zentsura eta lotsik gabe

astelehena 12, 9-etatik 10-etara, as noites

ARRAIOENEA MUSIKAZ DEKORATUKO DUGU GAUR!!

Gaur gurekin Deloreaneko TOMAX izango dugu. Eta beti bezala hitz egingo dugu bizitzaz, farolez, barraskiloez eta noski musikaz ere bai. Galderarik egin nahi izanez gero, egin!

Gaur 8ak arte azenario eta erremolatxok!!!