Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Kartzelara Ekaitzi bisitatzea indako bidaiak

Kaixo bidaiazaleok!

Gaurkoan Paris aldera goaz bidaiatzera, maitasunaren hiriburura. Baina ez dugu Torre Eiffel edo Notredame bisitatuko, baizik eta kartzela. Izan ere, han dago duela denbora bat Ekaitz Sirvent Auzmendi zauztarra eta beai bixitatzea jun dian bi lagun etorriko zaizkigu bidai hauen berri ematea. Maitasunan hiriburuan daon lagun honei maitasuna adierazteko aukera earra izangoa,  beraz, piztu irratia eta parte hartu!!

 

iepala!!!!!
Lehengo igandean bezala, ta zeatik ez esan, igandero lez, ikaarrizko irratsaioa izanen dugu. Ez in dudik.
AEKko 2 Amaiak izango ditugu azken korrikan balorazioa eginez.
Honen ostean, Gurekin Wayko 2 kide pelayosanak antolatzea sortzen duen aurrelanetaz eta noski, festetako egitarauaz arituko zaizkigu. Eta bukatzeko, Marmol F.T.ko 4 delinkuente izango ditugu. Autoritateari atentatzeaz leporatua, asteazkenean izango dira epaituak Donostiko epaitegian. Alegiya, beste muntai polizial baten aurrean izango gera igande hontan ere.
Eta ahaztu gabe betiko asteko errepasua. Ba hoixe!! Adiorik ez, iganderarte baizik!!

Paota eguneako Labin gutuna

Kaixo launak!

Ahuntzan aurreko igandian irakurri zuten Aritz Labianok maiatzak 18an, Leongo espetxera mugitu aurretik,  Martutenen idatzitako gutunaren audioa duzue jarraian.

Labin gutuna

Eta  horrekin batera, Eskuz Eskukoek masingerrean Labi ta Xaporran silueta jarri zuten. Elkartasunak ez du etenik izango! gurekin izan arte!

 

-Ekainaren 16an izango da Highway 9-ren denboraldiko azken saioa-

Highway 9-ren azken saioak badu dagoeneko mikrofonoak itzaltzeko eguna: ekainak 16, osteguna. Saio berezi batekin agurtuko degu saio txiki honen bigarren denboraldia Arraio Irratian. Dena den, biharko saioa bertan behera utzi beharko dugu, azken orduko kontu batzuk direla eta.

Hurrengo astean saio bereziaren inguruko informazio gehiago izango duzue! Ondo segi!