Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Zarauzko bertsolariei elkarrizketa

Astearte honetan hilak 6, Zarauzko bi bertsolari ekarriko ditugu gurera, guk jarritako puntuei erantzutera. Mantxi eta Oier Aizpurua izango ditugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Bi bertsolari hauek Zarautz herriak emandako bi perla ditugu eta buru-belarri dabiltza bertsotan eta bertsoak irakasten. Biak gehiago ezagutzen saiatuko gara. Ea zuek ere puntuak jartzen dizkiozuen…. Beraz, ez ahaztu FM-ko 99.3 sintonizatzea. Zeu ere bertsotan jarriko zaitugu….zarauzko bertsolariei elkarrizketa

zararatazarautz

Beste astearte bat gainean dugu eta zarata entzuteko eta dastatzeko momentua ere iristen da. Aste honetan Zaratazautzek homenaldi xume bat egingo dio Rich Kids on Lsd taldeari eta bereziki beren abeslariari, Jason Sears jauna, horain dela urtebete hil zana. Biografia pixkat, abenturilla batzuk eta nola ez beraien diskografia errepasatuko dugu.


zaratazarautz astartea 6 22tatik aurrera!!!!


AHUNTZAREN GABERDIKO EZTULA

Igande honetan birtute asko dituen lagun bat izango dugu, bera Julen Zulaika da, bertsolaria, abeslaria, bidaiaria… e.a luze bat. Berak egindako bidaia ezberdinak errepasatuko ditugu eta hamaika birtute proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Hontaz aparte berriak, no jodas! tartea, lehiaketa…. ta errezeta honi azkenengo ikuttua emateko ezinbestekoa da zuen kolaborazioa, asike badakizue…

IGANDEA 22tatik aurrea….. ahuntzaren eztularekin bat egin!!!! 99.3 fm

SANTA AGEDA ETA SANTA ESKEA AS NOITESEN

ageda

otsailaren 1-eko saioan, arma tiro pun atalean, santa ageda martiriaren bizitza eta santa eskea izango ditugu hizpide

alternatiba.com atalean aldiz, erakusketa interesgarri baterako gonbidapena luzatuko dugu

otsailaren 12-tik aurrera, astelehenetan izango da as noites da radio lisboa saioa uhinetan betiko orduan, 9-etatik 10-etara

ARRAIOENEAN Jexux Artola frantziskotarra

Ostegun honetan, katarro edo gripe malapartatu honek uzten badigu, Jexux Artola Zarauzko frantziskotarren komentuko fraide gazteena elkarrizketatuko deu. Fraide XXI. mendean? Ostegun honean elizaz dekoraturako dugu Arraioenea.


jexux