Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Trio Kalaberaren azken guda dantza?

Ba bai ongi irakurri duzue, Trio Kalabera bueltan da. Hala diote Arraio Irratiko hastapenetan FMko 99.3ko audientziametroa lehertzen zuten hiru hizlariek (edo hitzontziek?).

2-3 urte isilik egon ostean, agurtzeko tartetxo bat hartu dute eta azken irratsaioa egingo dute ostiral honetan, gaueko 21:00etatik aurrera.

Gogoratu galdu ezinezko zita bat duzuela ostiralean, Kaiolatik irratsaioaren ostean eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez entzun ahalko duzuela HEMEN klik eginaz.

Triatloia izango da gaurko gai nagusia

Iepa kaxo!
Hemen gara berriz ere, aurreko astean kale egin genuen interneterako loturarik gabe aurkitzen ginelako Arraio Irratiko egoitza nagusian, barkamenak eskatzen dizkizuegu bihotz bihotzez. Gaurkorako saio eder bat prestatu dugu, lehendabizi maiatzak 20an jokatu zen futbito txapelketa izango dugu izpide, giro bikaina ta norgehiagoka are hobea ikusi genuen.

Ondoren Xabier Garate triatloilaria elkarrizketatuko dugu. Codeam taldeko partaide da bera ta azken urteotan triatloi munduan buru belarri dabil. Gainera zarauzko triatloia ekainaren 11ean izango denez honen inguruan ere mintzatuko gara.

Beti bezala, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an topatuko gaituzue nahi baduzue, gero arte!!

Eutsorrei Iban! bideoa

Danan artian eragin gendun asteleneko energia uhina iritsi zitzaion eta aurrea pauso bat emantzun gau hortan. Oaindik bidia luzia da eta danan indarra berkou. Hemen jartze deu, bideotxo bat irratsaioko audiua eta irudi nahiz bideoak nahastuaz. Segi burrukan!!

http://vimeo.com/24464916

Eutsorrei IBAN!! Eutsorrei JUANMI!! Guria dek garaipena!!!

Zabaldu mezua mesedez!! danan artian lortuko deu ta!!

80. hamarkadara salto Arraio zaharreko biniloekin

Arraio Irrati zaharreko binilo kaxa batzuk agertu dira gure gela arroxan, eta bertan ea punk doinuak zeuden bila ibili ginen… eta hara! Programa osatzeko adina badaude, beraz, gaurkoan Kortatu, Adrenalin OD, L’Odi Social, Vomito eta beste hainbat talderen biniloei hautsa kenduko diegu.

Honetaz gain, agendari betiko errepasoa eginez Citizen’s Patrol eta Nux Vomica entzun ahal izango ditugu, Eskorbuto-ko Iosu Exposito kitarrajolea hil zela 19 urte betetzen diren egunean.

Punk deskargak, beraz, 21:30 tatik aurrera gaurkoan zuentzat eta laister hobeto egotea nahi dugun Landa-rentzat.