Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Josu Trueba eta Kubako Punk mugimendua ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Josu Truebaren bisita edukiko dugu. Trueba, Al son del Punk argazki liburuaren egilea da eta bertan Kuban dagoen Punk mugimenduari egiten dio errepasoa. Guzti honetaz mintzatzen edukiko dugu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, liburuaren aurkezpena izango dela Putzuzulon, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

http://vimeo.com/12000946

Igande hontan berriro ere langabezia hizpide

Aufili!!

Langabezia berriro ere, en fin. Halere badira gabezi hau sortzen duten erantzuleei aurre egiteko alternatibak.

Egia esan, ezer berria: Antolatu eta borrokatu. Adibidetzat hartu daitezke sortzen ari diren langabetuen batzarrak.

Igande hontan, Oarsoaldeko langabetuen batzarreko kideekin izango degu elkarrizketa eta bestetik, Oarsoaldea taldea, non hainbat eragile ezberdin bildu eta “krisia” deitzen zaion lapurreta honi irtenbideak aurkitu nahian biltzen diren.

Hau dena eta gehiago, igande hontan 21´tatik aurrera

 

Oarsoaldean antolatzen badira, Urola kostan zergatik ez?? Arrazoiak berdinak eta soberan ditugu.

Borroka ez da delegatzen, antolatuz borrokatzen da!

Behean duzue grabaketa

Ibailo-ren bixita gaur Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan Ibailo handiaren bixita izango dugu Kaiolatik saioan. “2nd floor” aretoko gidari, gipuzkoako musika elektronikoaren barruan izen esanguratsuenetakoa dugu Donostiar hau. Ordubetez, berak aukeratutako musika entzungo dugu, eta noski bere konpainiaz gozatu!!! Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

Egin Izerditan blaiko kiniela

Kaixo entzuleok!

Playeroak gustoko badituzu hartu parte gure kinielan. Aurpegi libururik ez baduzu hemen bertan egin dezakezu kiniela eta sari eder bat lortuko duzu. Saritua datorren asteko saioan esango dugu, Hauek dira aste honetako partidak:

ABETA ZAHARRA LANDETXEA KOSTA HORTZ KLINIKA
ULACIA-BIDAIAK – SALBIDE TABERNA
MARMOL-MALECON – ASERGROUP
INDAUX – ASTI PINTURAK

PUB DADA – ARRANO
LAGUNAK ERRETEGIA – ARG
S.F. TXANELA – TALAI MENDI KANPIÑA
KIRKILLA-ENEA JATETXEA – ITXASKI TABERNA

KUPELA – ARANOLA
QUEENS – XIXARIO
XUBI ONDO – KATIXA
LAGUNAK – KIRIBIL

Honez gain hementxe duzue gaurko saoia entzuteko aukera, on egin dagizuela!

Zinema Itsua Atalkan

Atalka saioarekin jarraitzeko aste honetan Zinema Itsua saioarekin gatoz.
Gaueko 21:30tatik aurrera bertan izango gaituzue zinea eta soinu bandei errepaso bat emateko prest.

Estreinaldira gonbidatzen zaituztegu!!

Maitasunez,
Thelma eta Louise