Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Pepino eta Bolboren bisita asten hontako ZarataZarautz saioan

Aste honetan bi gonbidatu berezi edukiko ditugu ZarataZarautz irratsioan. Afonia taldeko kideak ziren eta gaur egun Orreaga 778 taldean jotzen duten Pepino eta Bolbo edukiko ditugu beraien gustoko doinuak jartzen… eta hizketan.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera.

apirilak_27_pepino.bolbo

TTip… Zer da datorkiguna??

Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena eta TTIP akronimoz ezaguna, Europaren eta Estatu Batuen arteko merkatariza askeko hitzarmena da. Honen inguruan arituko gara gaurkoan Julen Zulaika Askapenako kidearekin.

Noski, Asapenak atzo buruturiko ekimena ere hizpide izango dugu.

Ba holaxe, adiorik ez, 21’rak arte baizik

ttip

Erased Tapes zigiluaren inguruko Kaiolatik saioa!!!

Iepa kaixo lagunok!!! Biharko saioan Erased Tapes Records zigilu ingelesa izango dugu hizpide. Horretarako kaiolazale fin baten bixita izango dugu, Citizen Kane, Arrautz Ustelak edota Giranice taldeetako partaide den Eñaut Marti oriotarrarena alajaina. Musikarekin erromantzean bizi den gazte honek, bere alde elektronikoa erakutsi eta zigilu eder honen inguruko saio eder bat eskeiniko digu. Besteak beste, nils frahm, olafur arnalds, edota dawn of midi-ren doinuak izango ditugu entzungai!!! Galdu ezinezko zita lagunok, beti bezela, 20tan hasieta 21ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!

erased

Urte miragarri haiek Zinema Itsuan

Haurtzaroa omen da aro zoriontsu eta inozenteena; batzuei, luzatu egiten zaie, halere. Gehienok, aldiz, aroz aro ibili arren, une zoriontsu eta inozenteak ere bizitzen ditugu, noski!
Oraingoan, gure haurtzaroko telesailak izango ditugu hizpide, eta ‘gure’ diogunean, arraiokideona esan nahi dugu; izan ere, gela arrosean hiru galderatxo luzatu ditugu eta denok barnean ditugun haurrak azaleratu zaizkigu!

321416217_ac20c8a681_o

Zuk ere nostalgia punttu hori baldin baduzu, zure txikitako oroitzapenak gurekin partekatu nahi badituzu, ez galdu gaur Zinema Itsua saioa, 21:00etan Putzuzulotik zuzenean. Pizgarria izango da!

Errugby taldeko kapitaina, Josu Galarraga, bihar Izerditan blaien

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan, aurrekoan agindu bezala errugbyko kapitain den Josu Galarraga izango da gurekin. Igande hontan jokatu berri dute etxean igoera faseko lehen jardunaldia Alcobendasen aurka. Astebukaera honetan CAU Valentziaren aurka neurtuko dituzte indarrak Valentzian. Ohorezko mailaira igotzeko fase honen inguruan jardungo gara kapitainarekin.

Herriko taldeen emaitzak ere errepasatuko ditugu, eskubaloiko mutilen eta futboleko nesken berdinketa garrantzitsuak esaterako.

Honez gain hondartzako futbola edota playeroen errepasoa ere egingo dugu. Ez ustekoak ez usteko, jada liga eta kopako finalistak zeintzuk diren ezagutzen ditugu. Hemengo protagonista bat gurean izaten saiatuko gara.

Saioaren amaiera aldera surfari tarte bat egingo diogu. Australian maila goreneko hirugarren froga dago jokoan, Drug Aware Margaret River Pro. Emakumezkoak final laurdenen atarian daude, gizonezkoak aldiz finalerdietan.

Azkenik txirrindularitzako berriak ere zuenganatuko dizkizuegu. Igande honetan Zarautzen izango den lasterketaren berri emateaz gain, orain arte herriko ordezkariek lortu dituzten garaipenak aipatuko ditugu. Hau dena betiko moduan, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

CRATD