Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan, aurrekoan agindu bezala errugbyko kapitain den Josu Galarraga izango da gurekin. Igande hontan jokatu berri dute etxean igoera faseko lehen jardunaldia Alcobendasen aurka. Astebukaera honetan CAU Valentziaren aurka neurtuko dituzte indarrak Valentzian. Ohorezko mailaira igotzeko fase honen inguruan jardungo gara kapitainarekin.

Herriko taldeen emaitzak ere errepasatuko ditugu, eskubaloiko mutilen eta futboleko nesken berdinketa garrantzitsuak esaterako.

Honez gain hondartzako futbola edota playeroen errepasoa ere egingo dugu. Ez ustekoak ez usteko, jada liga eta kopako finalistak zeintzuk diren ezagutzen ditugu. Hemengo protagonista bat gurean izaten saiatuko gara.

Saioaren amaiera aldera surfari tarte bat egingo diogu. Australian maila goreneko hirugarren froga dago jokoan, Drug Aware Margaret River Pro. Emakumezkoak final laurdenen atarian daude, gizonezkoak aldiz finalerdietan.

Azkenik txirrindularitzako berriak ere zuenganatuko dizkizuegu. Igande honetan Zarautzen izango den lasterketaren berri emateaz gain, orain arte herriko ordezkariek lortu dituzten garaipenak aipatuko ditugu. Hau dena betiko moduan, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

CRATD

« »