Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Txaf izan dugu ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz saioan, bingoan jolasten pasa dugu gure lagun Txafekin. ordu eta erdi luzez eta bingoko bolatxoen laguntzaz, hainbat talderen abestiak entzun ahal izan ditugu. Inork bingo egitea lortu ez zuenez, beste saio batean jarraituko dugu jolasean.

azaroak_3_bingo_txaf

Bitartean, saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Aitor Frantzesena “Gallo” izerditan blaien

Kaixo entzule maiteok!

Aste honetan gonbidatu berezia izango dugu gela arroxean, Aitor Frantzesna “Gallo” handia. Urteak daramatza itsaso ezberdinetan surfaz gozatzen, gazitik ere probatu duen arren. Orain urte batzuk jasandako istripuak bere ikusmenean eragin larria izan zuen, ia ia itxu geratu zen. Urritasun horri aurre egin eta surfean jarraitu du ingurukoen laguntzari esker. Gauzak honela, udazken honetan Californian surf egokituko txapelketa jokatu du, final laurdenetara iritsiz. Honen inguruan hitz egitera etorriko zaigu asteazken honetan Arraio Irratira.

Hondaratzan jarraituz ezin ahaztuko dugu igande eguerian jokatu zen playeroetako 3. jardunaldia. Bertan izandako emaitzen eta jasotako kinielen errepasoa ere egingo dugu. Beraz badakizu saio bikain hau entzun nahi baduzu, ez hutsik egin eta sintonizatu asteazken honetan Arraio irratia 20.00tatik aurrera!

12046981_1663317473926684_7622274845901070248_n

Denok libre!

Kaixo ahuntzaleok!

Bueltan gatoz aste honetan ere hainbat konturekin. Madrilen epaiketa politikoen aurka egindako mobilizazioaren harira, hango kideekin hitz egingo dugu estatuaren errepresioaren inguruan. Beraiek ere jopuntuan dituzte sarritan, eta hango kasuen inguruan arituko gara.

Aspaldiko partez, Malintxe jauna ere gurekin izango dugu, eta etxeko lanak eginda gainera, errefuxiatuen auziaren atzean dagoenaz hausnartzeko.

Hoixe ba, ez galdu! Igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

CSqdfK0WsAES8jO

Etzun Mariminekin egin genuen ZarataZarautz saioa

Atzo Mariminekin egin genuen ZarataZarautz saioa entzungai duzue. Ordu eta erdiko saioan, bere gazte garaitako punk taldeen abestiak entzun ahal izan genituen. Ultimo Resorte, Ramones, The Damned, The Clash…

URRIAK_27_MINAS

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.