Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Zer eragin du gure buruak jateko garaian?

Zer jan hura izan. Jaten duguna omen gara, eta jaten dugunak hainbat ondorio sorrarazten dizkigu. Elikagaien eta psikologiaren arteko loturaz ariko gara gaur Atalkako elkarrizketa saioan. Judith Etxezarreta nutrizionista eta Nerea Gomez psikologoa etorriko zaizkigu Putzuzuloko gela arroxara, eta gure gorputza hobeto ezagutzeko gakoak emango dizkigute.

Astero legez, 21:00etan entzungo dugu elkar!

Botero Bikini

Joko Olinpiarren inguruko saioa bihar Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Joko Olinpiarren inguruan arituko gara. Urte honetan Rion izango direnez joko hauen historia errepasatuko du Greziarren garaitik gaur egun arte. Urte guzti hauetan aldaketa handian izan ditu, kirol jarduera, parte hartze, filosofia eta esan nahi aldetik. Honez gain, historiako boikot garrantzitsuenak aipatuko ditugu, baita garaiko izan nagusiak ere. Hau dena beti bezala Arraio Irratian izango duzue entzungai, FMko 99.3an 20.00tatik aurrera!!

macdonal-olimpiadas

Biharko jaialdiaren atarian, Anartz-en bixita!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!!!!!! Iada ordu batzuk falta dira egun handirako!!! Irratsaioaren 10. urtemuga ospatzeko irrikitan gaude, eta gaurkoan aurrerapen modura bihar taula gainean izango den Anartz handia etorriko da gela arroxera.

12718184_492714944263126_174514312529360295_n

Aurkezpenik behar ez duen Lezotarra gure saioan maitatua dela ageria da, bere apaltasunak eta beti dakarren musikoiak txundituta gauzka. Gaur sesioa eder bat prestatu du biharko festa berotzeko!!!!! Badakizue, 20tan puntuan Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!!!11

Plantilla by Pixartprinting
Plantilla by Pixartprinting

10 urte, 10 eszena! Gaurko Zinema Itsuan

Arraio Irratiaren 10. urteurrena ospatu berri dugu eta Zinema Itsuan hortaz baliatu gara gaurko programa egiteko. Zinemaren historiako 10 eszena ikoniko eta ezagunenak ekarriko ditugu gaurko saiora. Ea ados zaudeten ekarritako zerrendarekin.

Arraiokideen artean ere galdetu dugu eta gure eszena gogokoenak ere ekarriko ditugu gaurkora.

21:00etatik aurrera, FMko 99.3an, ez galdu

.TitanikMarylinChaplinstar wars