Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

GORKEYA OPORRETARA DIJOAA

kAIXOO!!

astuakGaurko Irratsaioa berezi jun da.

Gure abesti edo eta talde kuttunekin gozatu nahi izan ditugu zuen belarri fiñak, anekdota eta oroitzapenak kontatuz borobilduta.

Gustoko izango duzuelakoan, agurtzen gara Lopandere eta M-A.

Plazer bat izan da ikasturte hau zuekin konpartitzea.

Oporretatik bueltan hemen izango gara berriro talde zein abesti berriekin.

muxukkk              ondo pasa udaraaaa

Triatloiaren inguruko saio berezia bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maiteak1

Denboraldiko azken saio honetan asteburuko kirol ekitaldi nagusiari erreparatuko diogu, triatloiari nola ez. Oraingoan ordea kirol ikuspegitik ikusi beharrean bolondresen ikuspegitik aztertuko dugu. Txemi izango da gurean aspaldiko partez eta bera bezala beste hamarnaka lagun aritu ziren larunbatean herriko kirol ekitaldi garrantzitsuetako batean lanean. Normalean komunikabidetan agertzen ez den lana da boluntarioena baina ezinbestekoa da dena bikain ateratzeko. Zenbat lagun aritzen diren, zer egiten duten eta nola antolatzen diren jakiteko ez hutsik egin eta entzun gure saioa asteazken honetan 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, oporrak hartuko ditugu ta!!

maxresdefault

Surfa baino gehiago

Kaixo Ahuntzak!

Aurreko asteko atsedenaren ondoren, bagatoz berriz bueltan! Zarauzko Surf Eskolako kideak izango ditugu gela arroxean, 25 urtez lanean aritu den eskolaren itxieraz aritzeko. “Ogibide duin bat osatzeko bidean urrats garrantzitsuak egin direla uste dugu, baina egun eskolak baino gehiago marka izenak gailendu diren honetan, lekuz kanpo ikusten dugu geure burua”, esan dute prentsan argitaratutako gutunean.

Donostiako Bulebarrera ere joko dugu, Gipuzkoa Zutik mugimenduaren berri gurera ekartzeko.

Ez ahaztu, igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!!!

1991eskola-miratan

2016-ko argitaralpen gustokoenei errepasoa gaurko Kaiolatik saioan!!!!!

Kaixo kaixooo kaiolazaleok!!!!! Iada udara usaina dario Zarautzei, eta gure oporralditxoa ere gertu da, Uztailaren 1ean bukatuko bait da aurtengo Kaiolatiken kurtsoa. Baina lehenbizi, urtero garai honetan bezala, aurten atera diren argitaralpen gustokoenak errepasatuko ditu Elektropeñak!!! Ordubetez Kris Davis, Tim Green, Agents Of Time, Innellea edota Frank Wiedemann-ek aurten gure bihotzetara bidali dituzten doinuak entzungo ditugu”!!!!! Temazarrak bata bestearen atzetik!!! Ez galdu lagunok, 20tan hasita  Arraioa Irratian!!! UP THE KAIOLS BETI!!!!!!!!!!!!!!!!!