Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Tximas omenduz Arraiok 11urte

Atzoko egunean izan genuen Arraio irratiaren 11. urteurrenaren egun handia.
Eta aitzaki honekin Tximas handiari ere omenaldi bikaina egin zitzaion. Merezi zuena, hain zuzen ere.
Tximas zein zen? Zer dela eta omenaldia?
Galdera guzti hauei erantzuteko, bere anaia Ixidro izango dugu gela arroxean zuzen zuzenean.
Eta noski… beste kontu batzuk ere izango ditugu.
Hau dena 21’etatik aurrera…

Gaur ez da Izerditan blai saiorik izango

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan ez dugu saiorik egingo Arraio Irratian 11. urteurrenaren baitan biharko antolaturik dugun egun handia prestatzeko tartea hartuko dugunez datorren asterarte zain geratuko beharko duzue saio berri bat entzuteko, barkatu eragozpenak. Lerro hauen bitartez bihar 19.00tatik aurrera (puntual!!!) hasiko den kontzertura gonbidatzen zaituztegu, gogoratu ogitarteko beganoak dastatzeko aukera izango dela Putzuzulo Gaztetxean!! Animatu eta ondo pasa!!

Spectrum-eko lagunak berriro ere kaiolara bixitan!!!

Iepa kaixow!!! Bihar hasiko dute Ketarriko festen aurtengo denbiraldia Spectrum-eko lagunek!!! Festa handiaren atarian, tartetxo bat lapurtuko diegu elektronikaren maitale sutsu hauei!! UP THE KAIOLS!!!!

Euskal Herriko errealitate ekonomikoan murgilduko gara Bolloenean

Izenburuak berak iragartzen du gaurko saioa potoloa izango dela. Batzuoi Ekonomia hitzak atzera egiten digunez, talka-terapia aplikatu eta gaian murgilduko gara gaurko Bolloenean. Horretarako, lehenik eta behin, Ainhize Muniozguren kolaboratzailearen hausnarketatxoa entzungo dugu eta, ondoren, Duintasuna Gipuzoako pentsiodunen elkarteko MariKruzekin hitz egingo dugu beraien egoeraren berri izateko. Beti bezala, ikuspegi feministatik jardungo dugu, noski.

Hori guztia aurrera eramateko, gainera, laguntzatxoa izango du Marlenek. Norena, ordea? 21:00etan, sintonizatu 99.3 FM eta jakingo duzue!

Tximasen omenezko kontzertua larunbatean

Larunbat honetan, Maiatzaren 27an, Xabier Laskibar “Tximas”-i omenaldi kontzertua egingo zaio Zarauzko Putzuzulon. Arraio Irratiaren urtemugako ekitaldien barruan sartu dugun kontzertu hau 19:00tan hasiko da, puntual, eta hainbat taldek joko dute bertan, batzuk gaur egun jotzen ez dutenak gainera.

Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons Tofu, OK Korral eta beste hainbat taldek joko dute.

Honez gain, ekitaldi guztia streaming bidez emitituko da webgune honetan.

Eta kontzertua arratsaldez hasiko direla kontutan izanda, bokata beganoak egingo ditugu 3 eurotan