Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Aizarnazabalgo saioa eta Zozketa!

Aupakaxo bertsozale!

Aste hontako espaziuntziyan motorra ere, reboluziyo altutan dakarki Bapateko Unibertsoak. Betiko sekziyuaz gain Aizarnazabaleko bertsoiua izango deu entzungai, eta baita efemeride eta Puntu Eraztunen ordezko sorpresan ere. Larunbat honetako bertso-saiorako sarrera bikoitzen zozketa ere egingo dugu.  Zuen izena bertan irten daiteke beraz, EZ GALDU!!

Herri Unibertsitatea eta Xabier Mazakaga

Kaixo lagunok!

Aste honetan bi elkarrizketa mamitsu izango ditugu Ahuntzan. Batetik, ikasle mugimenduko kide batekin arituko gara Herri Unibertsitatearen inguruan; maila lokalean ari dira orain, eta aurten martxoaren 14 eta 15erako egin dute deialdi nazioanala, Ibaetan.

Bestetik, Portu-Sarasola kasuko azken epaiaren harira, torturari buruz aritzeko aukera izango dugu Xabier Makazaga zarauztarrarekin.

Beti bezala, 21:0oetatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Indauxeko jokalariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Apurka-apurka aurrera doa playeroen txapelketa eta gizonezkoen 10. jardunaldi honen atarian sasoi honetako talde oneneko jokalariak izango dira gela arroxean. Asti-pinturaken (Asti-Madri) kolore berdinak erabili arren futbol ezberdina egiten saiatzen dira Getariarrak. Aurtengo denboraldi honetan partidarik galdu ez duen gizonezko talde bakarra dugu eta sartutako golei errentagarritasun handia ateratzen diete. Errendimendu bikain honen inguruan arituko gara gaurko saioan Getariako ordezkariekin. Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FM-ko 99.3an!!

Gorkeyan LES FILLES DE ILLIGHADAD musika taldea

Kaixo!! Gaurko Gorkeyan Nigerrera joan gara. 3 neskez osatutako musika talde hitzela izango dugu gaur Arraioko uhiñak bibratzen, baina Martxoaren 3an Putzuzulo Amets Fabrikan zuzenean ikusteko

aukera izango duzue. Eta Gorkeyan sarrerak ditugu. Sarrera hauek lortzeko Facebooken jarri dugun argitalpenari “atsegin dut” eman eta zozketa baten barruan sartuko zarete.

Facebookeko argitalpena: https://www.facebook.com/arraio.irratia/posts/1636293599786844?pnref=story

LIBE GOENAGARI ELKARRIZKETA

Ieup bertsozale!

Aste honetan Bapateko Unibertsoan Libe Goenaga elkarrizketatuko dugu. Azken bi urtetako Gipuzkoako eskolarteko txapelketako finalista izaki, bere esperientziaren berri emango digu, bere asmo berrien inguruan hitz egiteaz gain. Saturnoko puntu-eraztunetan Araitz Muguruzaren erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, urte bat eta bi egingo dugu atzera, Libe Goenaga bera aditzeko hain zuzen ere. Animatu!!