Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Oier Aizkorbe tiralari eta entrenatzailea gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan Nafarroa aldera joko dugu, telefonoz Berriozargo Oier Aizkorbe elkarrizketatuko baitugu. Oier, orain para bat aste itzuli da Txinatik, bertan jokatu diren soka-tira txapelketan parte hartu du entrenatzaile moduan eta zilarrezko dominak eskuratu ditu 23 urtez azpiko mailetan. Esperientzia honen inguruan arituko gara berarekin eta saioa bukatzeko datozen bi asteetan herrian izango ditugun kirol ekitaldien inguruan arituko gara.

Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!!

Erniarraitzeko bertsoaldi onenak aste honetan!

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan Erniarraitz sariketako finaleko bertsoaldi onenak izango dituzue entzungai. Puntu-eraztunetan Gorka Peñagarikanoren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang sekzioan hainbat berri interesgarri izango ditugu eta Teleskopiotik-en, Erniarraitz sariketako pare bat ofizio entzungai. Hau dena eta gehiago, gaur gauean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Hagendas taldeko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Hagendas taldeko kideak edukiko ditugu. Lan berria atera dute duela gutxi eta gurera hurbilduko dira aurkeztera, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Hagendasekoekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

EHn badago zer entzun!

Kaixo lagunok!

Euskal Herrian badago zer entzun, bai! Eta ez gara Ahuntzaren Gauerdiko Eztulaz bakarrik ari, noski! Hogeitik gora irrati libre eta komunitariok osatzen dute Arrosa sarea, eta azken urteetako moduan, topaketak egingo dituzte asteburuan,  Ondarroan (Bizkaia). Irratien sare horretaz, topaketez eta Zebrabidea magazinaz aritu gara hizketan Maialenekin.

Hori, efemerideak eta gure bestelako ahuntzakeriak, igandero bezala, 21:00etan Arraio Irratian! FM 99.3!