Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Herriko taldeen errepasoa eta diziplinaz aldatu zuten kirolariak

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu aspaldiko partez. Garai honetan talde asko denboraldia bukatzen ari dira eta zertan diren aztertuko ditugu.

Honetaz gain, aspaldian jorratu ez dugun gai horietako bat landuko dugu. Oraingoan diziplinaz aldatu duten kirolari batzuk gerturatuko ditugu. Horietako batzuk ezagunak egingo zaizkizue eta beste batzuk ez.Gehiago jakin nahi izan ezkero sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratian FMko 99.3an!!

Gaurko Anabasan Literaturia!

Gaurko Anabasan Literaturia izan dugu mintzagai. Ana Galarraga antolatzaile taldeko kideak hainbat xehetasun  eman dizkigu; hala nola, zein emanaldi izango diren, non egingo diren eta nortzuk parte hartuko duten. ‘Aingura’ da aurtengo leloa, haren inguruko kontuak ere ekarri dizkigu gela arroxara.

Horrez gain, agendaren errepasoa (ejem, ejem…) egin dugu.

 

 

Hemen aurtengo spota!

Azken asteetako saioetako bertsoaldiak aste honetan

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan azken asteetako saio desberdinetako bertsoaldiak entzungai. Puntu-eraztunetan Maialen Unanueren erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, Big Bang-en Aitor Urbietaren bertso ikaragarriak hainbat berriren tartean eta Teleskopiotik sekzioan 3 urte egingo dugu atzera. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Plazatik Gaztetxerako finalistak erabakita

ETAren amaiera

Kaixo lagunok,

Bi asteko etenaren ondoren, irratsaio berezi batekin itzuli gara, aste berezi batean. 60 urteko bideari amaiera eman dio Euskadi Ta Askatasuna erakundeak, eta modu batera edo bestera harekin lotura izan duten lau zarauztar ekarri ditugu gure mikrofonoetara: Antton, Joseba, Pili eta Diego. Aste honetan sentitu eta bizitakoak kontatu dizkigute.

ETAk bukatu du bere bidea, baina Arraio Irratiak ez, noski! 12. urteurreneko ekitaldiekin jarraituko dugu. Eta gogoratu: igandero, 21:00etatik aurrera, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula! FM 99.3!