Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Eskubaloi kontuak biharko saioan

Iepa kaixo entzule maite!

Arraio Irratiaren 11. urteurrenaren ospakizunekin hastera goazen honetan Rukula eta Sofaren kontzertuaren aurretik Izerditan blai saioa entzutera gonbidatzen zaitugu. Aste honetan eskubaloi kontuak izango ditugu mintzagai. Pasa den astean aipatu genuen jubenil mailako txapelketaren azken fasea jokoan zegoela Zarautzen. Hau amaituta bertan izandako emaitzen eta esperientzien berri emango digu Julen Aizpitarte entrenatzaileak. Honetaz gain herriko taldeak estu hartu zuen igandean Asobal ligan dabilen Bidasoa Euskal Kopa eskuratzeko finalean, hemen gertaturikoaren berri ere emango dizuegu.

Gogoratu hau dena, bihar, ostiralean 18.00tatik aurrera izango duzuela entzungai FMko 99.3an eta iluntzean kontzertu mundiala!!

Hamaika entzuteko jaioak gara!

Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaerak, baina Zarautzen buelta eman diogu esamoldeari; irakurri, irakurri: Hamaika irratsaio, hamaika ahots, hamaika ideia… Eta guztiek gure bizitzako azken hamaika urte hauek eta uhinetako 99.3 FMa okupatu dituzte. Hamaika entzuteko jaioak gara, beraz.
Denbora horretan, hamaika partaide eta herritar igaro dira arrosa koloreko gela ezagunetik, baina oraindik ere, gogotsu gaude beste hainbesteri harrera egiteko. Eta ziur gaude fideltasun osoz jarraitzen gaituzten entzuleak ere iritzi berekoak direla.
Orain arteko ibilbidea ospatzeko eta gure entzuleei merezitako gorazarrea egiteko, egitarau mardula antolatu dugu maiatz honetarako. Dena den, jarraian, ideia egiten joateko lehenengo hitzorduak dauzkazue:

MAIATZAK 12, 22:30ean: SOFA eta RUKULAren kontzertuak.
MAIATZAK 16, 19:00etan: Leire Ibargurenen “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 18, 19:00etan: Justo Arriolaren “A los pies del caballo” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.

Baina, horiez gain, maiatza bukatu bitarte, hainbat ekitaldi izango dira, beraz, adi agendari!
Guk, gure aldetik, lanean jarraituko dugu sinesten dugun proiektu hau elikatzen eta, beti bezala, ateak zabalik daukazue zuen ideiak uhinetara zabaltzeko.
Hortaz, segi ezazue Arraio irrati librea entzuten eta ea horrela beste hamaika entzuten ditugun! (gutxienez)

Futboleko nesken igoera eta beste hainbat kontu gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Azken asteotan aipatu dugun moduan futboleko nesken taldeak 2. mailara igotzea lortu du eta balentria honen berri emateko gurekin izango dira gaur arratsaldean udalaren harrera jaso aurretik. Igandean izan zen Pagoetako mendi lasterketa ere aipatuko dugu. Honez gain asteazkenetik igandera bitartean Aritzbatalde kiroldegian jubenil mailako nesken azken fasea jokoan dagoenez honen inguruan ere arituko gara.