Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Spectrum-eko lagunak berriro ere kaiolara bixitan!!!

Iepa kaixow!!! Bihar hasiko dute Ketarriko festen aurtengo denbiraldia Spectrum-eko lagunek!!! Festa handiaren atarian, tartetxo bat lapurtuko diegu elektronikaren maitale sutsu hauei!! UP THE KAIOLS!!!!

Euskal Herriko errealitate ekonomikoan murgilduko gara Bolloenean

Izenburuak berak iragartzen du gaurko saioa potoloa izango dela. Batzuoi Ekonomia hitzak atzera egiten digunez, talka-terapia aplikatu eta gaian murgilduko gara gaurko Bolloenean. Horretarako, lehenik eta behin, Ainhize Muniozguren kolaboratzailearen hausnarketatxoa entzungo dugu eta, ondoren, Duintasuna Gipuzoako pentsiodunen elkarteko MariKruzekin hitz egingo dugu beraien egoeraren berri izateko. Beti bezala, ikuspegi feministatik jardungo dugu, noski.

Hori guztia aurrera eramateko, gainera, laguntzatxoa izango du Marlenek. Norena, ordea? 21:00etan, sintonizatu 99.3 FM eta jakingo duzue!

Erabakitze eskubideaz eta burujabetza ekonomikoaz Presio Heltzea

Astelehenean eta 20:00etatik aurrera Presio Heltzea irratsaio berri bat edukiko dugu. Oraingoan, Zarahitz herri ekimenak Zarauzko Antoniano aretoan antolturiko “Erabakitze eskubidea eta burujabetza ekonomikoa” hitzaldia edukiko duze entzungai.

Bertan, LAB sindikatuko Ainhoa Etxaide eta ELA-ko Joseba Villarreal eduki genituen, Imanol Murua kazetariaren gidaritzapean.

Sacrificio eta Total Arse Putzuzulon

Arraio Irratiaren urteurren ekitaldiekin jarraituz, zarata kontzertua edukiko dugu asteartean, Maiatzaren 23an. Gaueko 21:00etatik aurreraeta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Mexikotik datozen Sacrificio eta erdi Zarauztarrak diren Total Arse taldeak edukiko ditugu Putzuzulon.

Guk ere argi daukagu

Igande hontan, Maiatzak 21, Gasteizko auzo okupatura joan beharrean aurkitzen gara. Errekaleorrera hain zuzen ere.
Aste hontan, argi indarra aitzaki, izugarrizko operazio poliziala pairatu behar izan zuten bertako bizilagunak.
Urteetan zehar utzitako auzo bat biziberritu eta gaur egun adibide edota zergatik ez, erreferente bilakatu den auzoa, desalojatzeko arrisku larrian aurkitzen da.
Honen inguruan arituko gara bertako bizilaguna den Jonekin.
Halere beste kontu batzuk ere izango ditugu hizpide… Psoe-ren barne hauteskundeak, erraustegiaren aurkako mugimendua,
Eta noski… Arraio irratiko urteurrena ospatu ere egingo dugu gaurkoan
Hau dena Ijaunaren gidaritzapean… 21’etatik aurrera