Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2014

2014ri errepasoa 31ean 11.00tatik aurrera

Bihar goiza goxatzeko asmoz azken urteotan bezala Arraio Irratiko lan taldea bilduko da 2014ri errepasoa egiteko.

Urte honek utzi dizkigun gertakari aipagarrienak, xelebreenak eta gertukoenak gogoratzen saiatuko gara. Zelanda berritik ere kanpaikadak izango ditugu zuzen-zuzenean.

Galdu ezin duzun zita abenduaren 31ean goizeko 11.00tatik aurrera!!

Eguzkilore

Urteko elkarrizketen bilduma urteko azken egunerako

Iepa kaixo entzule maiteok!

Aurreko astean bezala oraingoan ere grabaturiko saio bat jarriko dugu. Egun hauetan konpromezu ezberdinak ditugunez ezin saiorik egin. Hala ere ez larritu! Urteko elkarrizketekin saio berezi bat osatu dugu, Gerard Brigen 6 nazioen kronikan, plaieroak (kiniela egin ahaztu gabe), surfa, bodyboarda, saskibaloia… Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera, ostegunean 14.00tan eta larunbatean 10.00tan!

Ongi bukatu urtea eta hobeto hasi!

2010

Urteari errepasoa Boke handiarekin!!!

Gaurko Kaiolatik saioan bixita oso berezia izango dugu. Irratsaio honetako kolaboratzaile mitikoa den Boke handia etorriko da bueltan gela arroxera. Berlinen bizi den zarauztarrak urteari bere errepaso pertsonala emango dio. Modu ezin hobea Kaiolatiken urte eder hau ixteko!!! Beti bezela, 8tan hasi ta 9ak arte Arraio Irratian,99.3!!! UP THE KAIOLS!!!

983835_10152490977381820_2939585682119577998_n