Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Salda Badago

Salda Badago: The Ex eta Bertso Eskolen Eguna hizpide

Aupa Kaixo!!!

Astelehen honetako Salda Badago irratsaioan azaroaren 24ko Bertso Eskolen Egunaren berri emango dizuegu. Bestalde, The Ex taldearen kontzertuan ere izan ginen korresponsal modura eta kontzertua nola joan zen kontatuko dugu.

Pat Metheny, Xabi Strubell… beti bezela musika ezezagun eta ederra ekarriko duguzuen belarrien gozagarri. Arraiozaleok, gozatu!

Saioa hemen entzun dezakezu

Salda Badago: Cafe Teatro eta Gartxot, besteak beste, astelehen honetan

Aupa Arraio Irratiaren jarraitzaile maiteok!!!

Astelehen honetarako irratsaio oso polita prestatu dugu. Cafe Teatro taldeaz ariko gara, zarauzko talde eder bezain ezezaguna izan zena. Gartxot kantautorearen musika ere entzungo dugu, Putzuzulon hainbatetan izan duguna eta gure ustez euskal kantautore onenetarikoa dena. Imanol Larzabal ere gogoan izango dugu bere jaiotzaren 65. urtemuga den honetan.

Hori eta beste hainbat kontu, beti bezala, astelehenean 22:00etan

Salda on!!!

Saioa entzungai duzue, hemen behean klikatu!!

Balerdi Balerdi eta Daniel Johnston hizpide Salda Badagon

Aupa Arraiozaleok!

Salda katilukada bero-beroarekin gatozkizue. Euskalerria Irratiak azaroaren 7-rako antolatu duen jaialdiaz hitz egingo dugu,  Balerdi Balerdi taldeaz batez ere.  Daniel Johnston abeslaria ere ezagutarazi nahi dizuegu, aurrerago monografiko bat eskaintzeko asmoa baitugu. Eta Api Uiz-en getariko kontzertua zer moduz joan zen ere esango dizuegu, lasai. Hau dena Putzuzulo Gaztetxearen 7. urtemuga eta bertan burutzen ari garen ekintza guztiak ahaztu gabe, noski. Beti bezala, astelehenean 22:00etan, Salda Badago Arraio Irratian.

 

 Saio eder hau hemen entzun dezakezu

//

Astelehen honetan Salda Badago-k kale egingo du

Salda Badago irratsaio hasi berriak kale egingo digu astelehen honetan. Izan ere, hil ala biziko konpromezua du gure esatariak Getariko Gaztetxean, Api Uiz talde haundiak joko baitu. Salda Badago saioaren jarraitzaileentzat ere galdu ezinezko zita izango denez, lasaiago joango gara korresponsal lanetara FM-ko 99.3-a umezurtz utzita. Ondo ibili!!!

Salda Badago: Estreinaldi mundiala astelehenean 22:00etan

Arraio Irratiaren jarraitzaile maiteok, albiste ezinhobea emateko moduan gara. Bihar, astelehenean, urriaren 22an, Salda Badago irratsaio berriaren lehen saioa entzuteko aukera izango dugu.

Musika berezi eta finena bilduko digu Isuok irratsaio berri honetan. Altxor ezezagunak, zirkuito komertzialetatik aldentzen direnak, musikariekin elkarrizketak… osagai asko eta onak ditu, ea asmatzen duen salda bero eta gustagarria eskeintzen Arraio Irratiko entzule finei.

Gozatu!!

Saioa “grabaketak” atalean entzun dezakezue, edo hementxe:

2012-10-22 Salda Badago: Estreinaldi Mundiala