Apirilaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko lagunak edukiko ditugu. Leitza, Zarautz eta Urretxu aldeko jendearekin osaturiko Trashcore talde honek bere lehen lana kaleratu berri du eta diska honen inguruan mintzatuko gara gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Ez ahaztu beraz, FMko 99.3a sintonizatzea.
Kategoria: Irratsaioak
Kaixo arraiozale!
KutiXiak… oh Kutixiak! Zer litzake gizakia gutiziarik gabe????
Aste honetan, Zarauzko KUTIXI izozkitegiko Mikel eta Jean Pierre izango ditugu Atalkan. (Udara ematen duen egun hauetan, zer aproposagorik izozkiez hitz egitea baino?).
22’00etatik aurrera, mundu honetan nola murgildu ziren, zertan datzan, orainarteko esperientzia eta izozkigintza artisauaren sekretu guztiez hitz egingo digute Kutixikoek.
Probatu nahi???
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo arraiozale!
Aurreko ostegunean Egoitz Maya izan genuen Atalkan gonbidatu. Makina bat kontu, istori, esperientzi eta ikastaro pasa-bizitakoa da Egoitz.   Eta horiei buruz jarduteko aukera izan genuen Atalkan.
Batetik, finantza aholkularia dugu Egoitz. Eta finantza munduaren beste moduaz hitz egiteko aukera izan genuen. Bestetik, parafarmazia baten jabea ere bada eta hori ere azaldu zigun pixkabat. Azkenik, musikaria ere bada eta horri buruz ere aritu ginen tor-torrea…
Orain artean ezagutzen ez genuen pertsona bat zen eta nahiko kontu, ideia eta kantu ekarri zizkigun gurera; milesker!
Aurrekoan entzuteko aukera izan ez zuenarentzat, podcastean aukera. Beti!
Kaixo entzule maiteok!
Gaurko eguraldiarekin ziur naiz zuotako asko izerditan blai egon zaretela, gu ere horrela ibiliko gara gaurko saioan. Gaurko prestatu dugun saio interesgarria da zinez, lehendabizi emaitzak emango ditugu, bereziki azpimarratuz eskubaloiko talde guztiek irabazi dutela. Aipatzekoa da ere saskibaloian gizonezkoek igoera fasea garaipen garrantzitsu batekin hasi dutela.
Playerotan ere badakizkigu zeintzuk diren finalistak, honen inguruan ere luze ta zabal jardungo gara. Hondartzan jarraituz Australia aldera joko dugu bertan jokoan den Drug Aware Pro 2011 txapelketaren berriak zuenganatzeko.
Hau guztia nahikoa ez balitz futbito txapelketa errepasatuko dugu, lehenengo partiduak jokatuta faborito bat edo beste agertu baita. Beraz badakizue ez galdu gaurko saioa beti bezala 20.00tatik aurrera!


