Labi eta Xaporrak jaso behar duten urtebeteko kartzela zigorragatik eta bihar Zarautzen arratsaldeko 20:00etan egongo den elkartasun manifestazioaren ondorioz, ez dugu ZarataZarautz irratsaioa egingo. Hortaz, datorren astean itzultzea espero dugu. Ongi izan
Kategoria: Irratsaioak
Iepa kaxo!
Gure ateo izaera praktikan jarriz gaur ez dugu jairik hartuko. Festa kiratsa duen asteazken honetan futbola izango da gure gaurko gai nagusia. Asteburuko emaitzak errepasatuko ditugu betikolez Ondoren asteburuan jokatu diren hondartzako futbol txapelketako kopako garaileak izango ditugu, Zubi Ondo Erretegiko eta Kirkilla Enea jatetxeko kapitainak izango dira gurean.
Honetaz gain abian dugun futbito txapelketari ere errepaso bat emango diogu. Txapelketaren erdira iritsi garen honetan atsedena hartuko dugu partaide guztiok hurrengo pare bat astetan. Honela ditugu sailkapenak: sailkapena
Badakizue asteazken gaua goxatze aldera Arraio Irratia sintonizatu eta gozatu kirol saio fresko honetaz!!
Podcast: Play in new window | Download
Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Hungariako Dance Or Die eta PFA taldeek eman behar duten kontzertuaren ondorioz, bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere errepikapen bat entzuteko aukera edukiko duzue ohiko orduan. Datorren astean itzuliko gara belarriak zulatzeko gogoz.
Bide batez, aurreko astean Hilkar taldeko Dimitrirekin eginiko irratsaioa entzun dezakezue, podcastean klik eginaz:
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo Arraiozale!
Gaztetxean bertan ikusteko eta gozatzeko aukera izan genuen Atalkariok Urki Muguruza eta                Mikel Erguin Zarauztarren “Muntroa” obra. Zuotako askok ere ikusiko zenuten emanaldiak               ematen hasi zirenetik batera eta bestera dabilen antzezlana. Aldeko kritikak jasoaz bestalde.
Ostegun honetan, Atalkan, Munstroa beste ertz batetik ezagutzeko aukera izango dugu.           Obraren sortzaile, zuzendari eta akotre den Urki bera izango baitugu gurekin.
Beraz, ikusia duzuenok nahiz ez duzuenok, gonbidatuak zaudete ostegeunean 22’00etatik          23’00etara ATALKAra, ordurarte!


