Katalunian abian jarria duten sistema ekonomiko alternatibo, horizontal, integral eta autogestionarioaren nondik norakoak azalduko dizkigu Kooperatibako kide den Gorka Barañaindarrak
Kategoria: Irratsaioak
Kaixo lagunok, lehengo aatean gure saioaren egun handia ospatu eta gero, gaur betiko formatura bueltatuko gara, alegia, 8tatik 9tara fm-n eta baita interneten ere. Gaurkoan Traum zigilu alemaniarreko musika izango dugu ardatz. Minimal doinu melodiko eta psicodelikoak eskainiko dizkigute besteak beste Max cooper Ryan davis eta konpainiak. Horretaz gain, Extrawelt bikotearen IN AUFRHUR diska berria mamitzen jarraituko dugu. Hori guztia zarauzko irrati libre bakarrean, Arraio Irratian.

Podcast: Play in new window | Download
Zoritxarrez, aurten ere Txuri jasaten ari den egoera hizpide izango degu.
24 urte ta gero, oraindik ere preso jarraitzen du eta hau salatzeko aste hontan hainbat ekimen izan dira.
Ekimen hauen inguruan eta etorkizunaz arituko gara.
Hala ere, Azaroaren 25ean indarkeri sexistaren aurkako eguna izanik, beste hainbat ekimen izan ziren bai herrian bai mundu osoko txoko ezberdinetan. Honen ondorioz, kalean izanen gara erreportari lanetan.
Ba hau dana eta zerbait gehiago, Igandean 21’tatik aurrera
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo arraiozale!
Aste hontako ATALKA irratsaioan, gutako askorentzat egun hain ezaguna edo arrunta ez den lanbide eta iharduera bati buruz arituko gara: esnezale ofizioa. Izan ere, batetik, une honetan zarautzen etxez-etxe esne banatzen jarraitzen duen esnezale bakarrari eginiko elkarrizketatxoa entzun ahal izango dugu. Eta bestetik, Zarautzen eguneko esnea saltzeko makina jarri nahi duten beste esne satzaile batzuk zuzenean elkarrizketatuko ditugu.
Hau dena badakizu nun, 21’00etatik 22’00tara bitartean.
Eta dauzkazuen galdera, zalantza nahiz komentarioak zuzenean arraiora deituz, facebook bidez edo atalka@gmail.com-era idatziz. Animatu ba!
Iepa kaxo!
Hemen gara, gaurkoan Mada izan behar genuen elkarrizketatua baina areto futboleko Ceramicas Nogales taldeko lagunak negozio afaria du. Beraz beste batean jardungo gara luze eta zabal areto futbolaz. Iaz azken orduan jetsiera saihestu zuten, eta aurten ere helburua berdina duen taldearen goraberak ea hurrengo astean jakiterik ditugun.

Hala ere ez pentsa saiorik gabe geratuko zaretenik lehen zatian emaitzak izango ditugu beti bezala, futboleko porrot mingarriak zein ondorio ekar ditzaken argitzen saiatuko gara. Bestetik igandean jokatu zen Kantauri Surf Ligako final handia, bertan getaiko Lonjan taldea izan ziren nagusi, hau ere aipatuko dugu.


Azkenik playerotako kiniela egingo dugu hurrengo asteko mahai ingurua girotze aldera. Ondo izan eta ez hutsik egin gaurko saion 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!!

