Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

JEXUXMAI LOPETEGI

kaixo arraiozale!!

Ostegun honetan Jexuxmari Lopetegi izango dugu Atalka saioan.Musika gintzaren inguruan izandako ibilbide luzeaz ariko zaigu hizketan.Hainbat talde eta pertsona ezberdinekin lan ezberdinak egiteaz gain, bakarkako lanen emaitza izan diren, bost cd-ez ere ariko bai gara.

Ostegun honetan ere hortxe egongo zeratelakoan gaude.Irratiaren beste aldean.

Beheko loturan klikatuta elkarrizketa osoa entzungai.

Gaur 19.30tan hasiko da Itsaso Debekatuak irratsaioa

Azken astetan zehar prestatu den saioak gaur izango du aurkezpena 19.30tan.
Irratsaio berri honek euskal herritarrok pairatutako errepresioaren aurpegi ezberdinak azaleratu nahi du astelehenero. Atal ezberdinak izango dituen arren elkarrizketa eta tertuliek tarte berezia izango dute ordubete inguruz luzatuko den saio honetan.

Honen inguruan gehiago jakin nahi ezkero entzun aurkezpen saioa 19. 30tan FMko 99.3an edota errepikapena asteartean 14.00etan.

Ariolarekin arituko gera

Kaixooooo!
Igande hontan ere ezin muzin egin 21’tatik aurrera arraio irratian zuzen zuzenean izateari.
Lehengo igandean aurreratu bezala, Ijaunaren amarekin izango gera.
Urtebete baino gehio bahitua izan ostean, Otsailaren 17an izango da epaitua eta honen inguruan jardungo gara.
Marinarekin izan eta gero berriz, Ariolako 2 kide izango ditugu gela arroxean. Gaur burutuko den asanbladaz gain, izan ziren jardunaldiak baloratu eta etorkizunaz arituko dira.
Noski, betiko modun, zuen partehartzea ere eskertuko genuke.
Hau dena igandean 21’tatik aurrera
Ale ba, adiorik ez, etzirarte baizik!!
Grabaketa entzun ahal izateko klikatu hemen behean

ARREMANITZ kooperatibako kideak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Aste honetan Atalkan Arremanitz kooperatibako kide diren Edurne Epelde eta Axier Baglietto zarauztarrak izango ditugu gure artean.  Sexua, eta harremanak baina betiere jarrera onetik eztabaidagai jarri eta bideratzen ditu kooperatiba honek. Hauek eta erlazonaturiko gaiak beraz gaurkoan mintzagai.

Gehiago jakiteko gogoz, ezta?

Ba ostegunean, 21’00tatik 22’00tara zuzenean izango gaituzu Arrai irratian, edota nahi duzunean eta nahi duzunarekin entzungai podcastean.

On egin!