Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Salda Badago: The Ex eta Bertso Eskolen Eguna hizpide

Aupa Kaixo!!!

Astelehen honetako Salda Badago irratsaioan azaroaren 24ko Bertso Eskolen Egunaren berri emango dizuegu. Bestalde, The Ex taldearen kontzertuan ere izan ginen korresponsal modura eta kontzertua nola joan zen kontatuko dugu.

Pat Metheny, Xabi Strubell… beti bezela musika ezezagun eta ederra ekarriko duguzuen belarrien gozagarri. Arraiozaleok, gozatu!

Saioa hemen entzun dezakezu

Ahuntzak herrialde katalanetara

Iepala!
Igande hontan hauteskunde katalanak izango ditugu hizpide. CIUko eta CUPeko kide bana izango ditugu telefonoaren beste aldean. Beharbada beste alderdi bateko kide batekin ere izango gara.

Hala ta guztiz ere ez gara ahaztuko datorren astean izango diren dEZkontrolatu! jardunaldiataz.
Ba hoixe, adiorik ez! 21rak arte baizik!

Primizia ugari gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa ekipo, lehengo asteko festa arrakastatsutik errekuperatuta, Kaiolatik saioa bueltan da. Orain gutxi kaleratutako lanak aurkeztuko dizkizuet gaurkoan. Gurekin izango ditugu Guy gerber, Extrawelt, Tiger stripes edota Alex Niggemann. Doinu berri bezain ederrak, hemen duzue aurrerapentxo bat:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=queO7WSR-Z0[/youtube]

ZarataFest jaialdiaz aste honetan

Aste honetako ZarataZarautz saioa Putzuzulo Gaztetxearen 7. urteurrenaren baitan burutuko den ZarataFest jaialdiaz egingo dugu. Aurten, Managaitz, Cisma, Necesidad de Luchar, Criatura eta Bar Remigio edukiko ditugu bertan, eta talde hauen doinuei errepasoa egingo diegu. Beti bezala, agenda eta ohiko bitxikeriak ez dira faltako. Gogoratu, asteartean zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Salda Badago: Cafe Teatro eta Gartxot, besteak beste, astelehen honetan

Aupa Arraio Irratiaren jarraitzaile maiteok!!!

Astelehen honetarako irratsaio oso polita prestatu dugu. Cafe Teatro taldeaz ariko gara, zarauzko talde eder bezain ezezaguna izan zena. Gartxot kantautorearen musika ere entzungo dugu, Putzuzulon hainbatetan izan duguna eta gure ustez euskal kantautore onenetarikoa dena. Imanol Larzabal ere gogoan izango dugu bere jaiotzaren 65. urtemuga den honetan.

Hori eta beste hainbat kontu, beti bezala, astelehenean 22:00etan

Salda on!!!

Saioa entzungai duzue, hemen behean klikatu!!