Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

KAIOLATIK RETURNS!!!

Iepa kaixo lagunok, bi asteko deskansuan ostian hementxe naiz berriro ere, gautxori guztiak bezala,  kaiolan sartzeko prest!!! Doinu berri eta frexkoez josiko dugu gaur Arraio Irratia. Etzazu galdu, hemen aurrerapentxo bat, EDERRA PERLA!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=uM52fjJss0I[/youtube]

B Jauna eta Lagun Izoztua ZarataZarautzen

Euskal Jaien bezperan, astearte honetako ZarataZarautz saioan B Jauna eta Lagun Izoztuaren ahots sensualak edukiko dituzue entzungai. Krixpinen baja izango dugu biharkoan, urtean behin lan egiten du eta aste osoan ez dugu gurean izango. Beraz, gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Toritoren bista ZarataZarautzen

Astearte honetan Toritoren bisita edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan. Bere bigarren bisitan gure gela arroxa beltzez margotzera etorriko zaigu, azken aldian lortu dituen Crust doinuekin, hitzegiteko gogo gutxirekin, eta belarriak zulatzeko asmoz.

Beti bezala, bihar zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

ZarataZarautz irratsaioa bueltan da

Aurreko astean opor txiki batzuk hartu genituen eta ez genuen ZarataZarautz irratsaioa egin. Aste honetan ordea, gogo biziz bueltan gatoz zuen belarriak zulatzeko asmoz. Gaurkoan gainera Mattingun edukiko dugu gonbidatu bezala Krixpinen tokia betetzen, nahiz eta musika gehiegi jartzen ez diogun utziko. Gogoratu beti bezala zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Maceo Plex gaurkoan protagonista!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok, gaurko saioko protagonista nagusia Eric Estornel estatubatuarra izango da. Maceo plex edota Maetrik ezizenekin ezagutzen den Amerikar hau, bere ibilbideko momenturik arrakastatxuenean dago eta uda honetan jaialdi guztiak astindu ditu. Horretaz gain gurekin izango dira Joris voorn, Adriatique edota Pig & Dan. Doinu frexkoak bero hau pasatzeko. Hori guztia Arraio Irratin 9tatik aurrera!!! 9tan bai!!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=DWbhZXw8TkM[/youtube]