Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Txapeta edo futwallera modu ofizialean joka daiteke

Kaixo entzule maiteak!

Eguraldi honek barru giroa ekarri digunez zer hobeto gaurko saioa etxeko epelean entzutea baino. Gainera gaurkoan badugu bitxikeri bat. Hau baino lehenago ordea herriko taldeen emaitzak jakiñaraziko dizkizuegu areto futbolari garrantzi berezia eskainiaz.

Ondoren hondartzara joko dugu igandean jokatu zen playerotako jardunaldiaren emaitzak emateko.

Azkenik txapeta (fronoian baloiarekin) edo futwall-aren berri emango dizuegu. Aski jakiña da jolas hau euskal herriko ia eskola guztietan praktikatzen dela, baina iñor gutxik jakingo du kirol formatua eman diotela. Futwall-en lagunek denbora zeramaten modalitate hau taxutzen eta Mexikoko errealitatea ezagutu ostean arauak ezarri dizkiote, munduko txapelketa jokatu eta Euskal Herriko liga osatu dute.

Honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu ez galdu gaurko Izerditan Blai saioa, 20.00tatik aurrera Arraoi Irratian!

2013ko lehen eztulak Louri eskainiak

aufili!!

2 igande ostean berriz ere gela arroxean izan ginen Sozi, Malintxe eta Edonato. Jardik, konpromiso batzuk medio ezin izan zuen bertan egon.

Jardi ez, baina Lou izan genuen gurekin. OK Korral-eko bere kideekin batera irratsaio guztian izan genuen entzungai, gure omenalditxoa eskainiz.

Bestetik, Alfa lantegiko LABeko kide den Jonkirru elkarrizketatu genuen azken mugimenduen berri jakin asmoz.

Bukatzeko berriz, U12ko manifestazio erraldoia izan genuen hizpide, Ekaitzen ama elkarrizketatuz. Eta noski, Malintxeren liburu gomendioa ere izan genuen.

Aupa Lou!! Gero arte eta ohore!!

Bertso Eskola Digitala

Kaixo Zorrimarrok!

Gabonetako atsedena amaituta, gogoz gatoz Arraio Irratiko gela arrosera Zirri eta Marra. Ohi bezala, nahikoa berri eta hausnarketa interesgarri utzi dizkigute 2013ko bi aste hauek, musika munduan galera handi bat ere ekarri arren. Horiek aipatuta, berrikuntza baten berri emanaz hasiko dugu urte berria: Bertso Eskola Digitala. Bai, ondo irakurri duzue, hori ere egin du norbaitek! Gainera, Euskal Herri osoko bertso eskolen mapa eta bertsolaritzaren mapa ere osatu dituzte atari berrituan. Hain zuzen, bertso eskola honen egile Manex Agirrezabal informatikari bikaina izango dugu gurekin.

Badakizue, asteazkenero 22:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.!

Smashing Pumpkins taldeari eskeiniriko Salda

Aupa entzule!!

Smashing Pumpkins taldeari buruzko Salda Badago berezia burutu dugu gaurkoan. Talde kuttuna dugu eta bere lehen hiru diska ederretako kanta ahaztezinak entzun ditugu, garai haiei gorazarre eginez. Dena ez da ederra ordea, Smashing Pumpkins hauengan, izan ere abeslariaren tiranokeria zantzuak zein beste zenbait anekdota zakar ere aipatu ditugu. Horrez gain, hiru diska haundi horien ondoren taldeak hartu zuen norabideak ere ez digu grazia handiegirik egiten eta ez diogu, ez, kasu handirik egin. Gaur egun ere taldea “aktibo” omen dago, baina halamoduz.

Irratsaio hau hemen entzun dezakezu