Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Futboleko mutilak eta Puerto auzia Izerditan Blaien

libertyAsteazken honetan preferenteko mutilekin hitz egingo dugu telefono bidez. Denboraldi zail hau aldagela barruan nola bizi duten galdetuko diegu eta bide batez asteburuko partidaren kronika beraien ahotan entzun.

Bestalde, Puerto auzia puri-purian dagoenez, guk ere gure iritzia emango dugu gai honen inguruan.
Txirrindularitzaren oinarriak berak mugitu dituen doping kasuaren analisi zorrotza hitz ematen dugu.
Beraz, entzun gaitzazu asteazkenean 8tatik aurrera!

Fracking-a hizpide Ahuntzarenean

Iepele!!

Igande hontan, Araba aldean izango gara Fracking EZ! taldeko kide batekin elkarrizketan.

Zer den, zertarako, ze ondorio, zein kalte, zer dioten alderdi ezberdinek… eta beste hainbat kontu izango ditugu arraio

irratitik zuzenean.

Halere ez gara soilik hontaz arituko. Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariarekin arituko gara aste hontan Eusko jaurlaritzan presoen inguruan aurrera ateratako mozioaren inguruan jardun asmoz.

Bukatzeko, esan Ijauna herrialde katalanetan izan dela erreportari lanetan eta elkarrizketa bat izango degula entzungai.

Besterik gabe, Adiorik ez, 21rak arte baizik!

frack

Grabaketa entzuteko klikatu behean