Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Zinema Itsuaren 2.bidaia

Zinema Itsuaren 2.saioan Goya sarien zuzenketa izango duzue entzungai ostegunean.

Jarraian Irlandara bidaitxo bat eta bukatzeko gure herrira itzuliko gara Modelo Lagunak-ekoekin hitz egitera.

21:30tatik aurrera Arraio Irratian (99.3Fm)

Thelma eta Louise

entradas cine modelo

KaosarenerasoaK eta bertsio batzuk ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, KaosarenerasoaK taldeko kide bati egingo diogu elkarrizketa. Soraluzeko taldeak, beraien azken kontzertuak eskainiko ditu, tartean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxekoa. Honez gain, bertsio batzuei ere errepasoa egingo diegu, asteroko agenda ahaztu gabe. Asteartean beraz, zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_19_kaosaren

Hurrengo asterarte atzeratzen da Pataxi elkarrizketa Izerditan blaien

PlayPlay

Apa kaxo!

Aste honetan ere goiz genbiltzan izango genuena aurreratzen, baina gure esatariek zeregin akademikoak dituztela eta hurrengo asterako utzi beharko ditugu asteazken hontarako genituen gaiak. Betiko moduan herriko taldeen emaitzak izango ditugu albiste lehenengo minutuetan. Eskubaloian David Aguirrezabalaga Asobal mailan dagoen Guadalajarako taldera joan denez honen inguruan ere jardungo gara.

Baina saioaren zati nagusia Patax-en elkarrizketa izango da. Bustinzuri inguruan hartu duten lokalean skate park bat eraiki dute eta larunbatean inauguratu zuten. Toki honetan BMXean era jardun daiteke eta txiribuelta arriskutxuak egiteko goma espumazko pistina ere badute. Elkarte honen inguruan eta arrixku kirol hauen inguruan jardungo gara berarekin. Hemen dituzue pare bat bideo ideia bat egiteko….

Gaur ez da Itsaso debekatuak saiorik izango

Apa kaixo!

Asko sentitzen dugun aste honetan ez dugu saiorik egingo. Konpromezu akademikoak eta pertsonalak tarteko ezin izango gara uhinetan egon errepresioak ixilarazi nahi dituen ahotsei elkartasuna adierazten.

Datorren astelehenean hutsik ez dugu egingo, barkatu eragozpenak ta ondo segi!