Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Korrikaren saio berezia 13.00tatik 15.00tara

Apa kaxo entzule maiteak!

Gaur, martxoak 23 larunbata, Korrikaren 18. edizioa igarotzen da urola kostatik, baita zarauztik ere. Honegatik saio berezia egingo dugu eguerdiko 13.00tatik 15.00tara. Bertan herri ezberdinetako kronikak, zuzeneko jarraipenak eta historia pixkat izango duzue entzungai. Zuek ere parte hartu ahalko duzue bei bezala, telefonoz, fazebukez edota zuzenean gaztetxera etorrita.

Beraz korrika ezin baduzue egin sintonizatu arraio irratia 99.3FMen edota interneten www.arraio.net webgunean. Ondo izan!!

korrika16 zarautz2

Igande hontan ERNAI izan beharko!

Aupa zuek!

Jaio berri den Ernai, EHko gazte erakundea, izango dugu hizpide aste hontan. Hortarako gela arroxera gonbidatu ditugu Garazi eta Hodei. Kapaz izango ote dira ahuntzen galdeketari aurre egiteko??

Eta noski, zoritxarrez, beste dei bat egingo dugu Azpeitia aldera Corrugados Azpeitiako delegatua den Kanporekin elkarrizketa bat egin asmoz.

Badakizue, igandero 21tatik aurrera… 99.3an.

ernai