Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Gaur ez da Izerditan blai saiorik izango

Apa kaxo! Asko sentitzen dugun arren gaurkoan ezingo dizuegu saiorik eskaini. Kirol konpromezuak direla medio gure betiko orduan saioa egitea ezinezkoa izango zaigu.

Lasai egon datorren astean fin fin itzuliok baikara asteazkenean 20.00tatik aurrera zuen kirol saio gogokoena egitera, bitartean ondo pasa!

images

Gaur ez düzie Salda Badago saiorik ükanen.

Malerüski gaur, apirilak 1, ez düzie Salda Badagorik ükanen zuen belarrien kilikatzeko. Gure esatari Isuo Sasiiak, Maskaadaz profitatzen ai zelaik azident ttipi bat ükan baitü. Ikuskizünak iraun dukan hhhhiru orenetan iguzkitan xigortü eta idortü zarauku ta desidratazione hhhaundi sofritüz, kasik patatüsa!

Bena lasai, gaur goizian argia hastian Xiberuko Botzak erran daukü heldu den astian gurekila izanen dela.
Bizkitartian izan gaxtok!!

Surfa eta historikoak gaur Izerditan blaien

Kaixo entzule!

Gaurkoan saio bikain bat prestatu dugu zuentzat. Asteburu honetan herriko talde askok atsedena izan dute, hala ere jolastu dutenen emaitzak emango dizkizuegu fin-fin.

Australiara ere joango gara, bertan aurreko astean aurreratu bezala Margaret Riverren Drug Aware txapelketa jokatu da eta Aritz Aranburuk lan txukuna egin du final laurdenetaraino iritsiz. Gainera gaur hasi da Melbournen, Bells Beachen gorengo zirkuituko bigarren txapelketa eta hau ere aipatuko dugu.

Azkenik denbora izango dugunez pare bat historiko izango ditugu zuen gozagarri. Aspaldian ez ditugu ekarri gela arroxera garai bateko kirolariak eta gaur gogotsu gaudenez bi ekarriko ditugu. Ez galdu gaurko saioa bikaina izango da ta!!
belli_wladmir_02a

Bartzelonatik bisita ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioan Bartzelonako bi lagunen bixita edukiko dugu, Mattin IZ eta Saioa edukiko ditugu gure gela arroxean. Zarautzen egun batzuz izango ditugu eta gure saiora hurbiltzeko gonbiteari baiezkoa eman diote. Beraz, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera Bartzelonako doinu zaratatsu batzuk, ohiko agenda eta gure humore bikaina entzun ezazue.

martxuak_26

Skastiren bisita Salda Badago-n

Skasti talde zarauztarra izango dugu astelehen honetan Salda Badago irratsaioan.

Diska berria aurkeztuko digute eta orain arteko beraien ibilbideari errepasotxoa emango diogu. Beti bezala, astelehenean 22:ooetan FMko 99.3an, Arraio Irratian.

Entzungai duzue irratsaio eder hau. Gozatu!