Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Gaurkoan ez dugu Saldarik izango

Aupa adiskideok!

Berri tamalgarriekin gatozkizue.  Aste honetan ez dugu Salda Badago saiorik entzuteko aukerarik izango, esatariaren konpromezuak medio. Zuen belarriek beste aste bat saio fin hau entzun gabe iraungo al dute?

Datorren astelehenean Arraio Irratiaren urtemuga izaki, ez dugu saio arrunt bat izango. Irratian gaur egun dabiltzan esatari gehienak igaroko dira saiotik, eta baita zenbait arraiokide historiko ere.

Bitartean, ondo izan!

Getaiko Keta eta Eskubaloia gaurko Izerditan blai saioan

Aupa kaxo,

Gaurkoan bi elkarrizketatu izango digutu. Alde batetik futbolean Getaiko Keta taldeak lortu duen igoeraz mintzatuko gara bertako jokalari batekin. Bestetik telefonoaren beste aldean izango dugu eskubaloiko entrenatzeilea, urte askoren ostean berriz ere 2. nazional mailara igotzea lortu baitute aurten.

Hauez gain herriko taldeen emaitzak emango ditugu beti bezala, liga asko amaitzear daude eta jardunaldi garrantzitsuetan murgiltzen ari gara.

Azkenik pilota kontuak eta surfa jorratuko ditugu. Pilotan, Arraio Irratiaren 7. urteunerako jaialdi berezi bat antolatzen ari baikara. Hau maiatzaren 25ean izango da eta bertan jolastuko dutenen berri izan nahi baduzu gure saio entzun besterik ez duzu. Surfean ASPko hirugarren froga martxan da Brazilgo Barra da Tuucan.

Beraz badakizu ez hutsik egin zure kirol irratsaioari!!

GETARIA2-15-2-11-CELEBRACIÓN-3

LP aste honetako ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, bertako kolaboratzaile izandako LP izango dugu gurean. Berak gustoko duen musika jartzeaz gain, berekin sartzeko aukera edukiko dugu ordu eta erdi oso luze batez, zuek ere ez zenuketen aukera hau galdu beharko. Guzti honez gain aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu.

maiatzak_7_LP

Eta bide batez, gogoratu gure saioak 7 urte betetzen dituela eta horregatik festatxo antolatu dugula larunbat honetarako Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Oholtzara igotzen lehen Hell Division taldekoak izango dira, beraien Crust doinuekin Gaztetxeko paretak mugitzeko gogoz. Hauen ostean, Citizen Patrol Holandarrak edukiko ditugu bigarrengoz. Eta kontzertuari amaiera emateko, Lasarteko Bar Remigio taldea edukiko dugu, Bad Religion talde ospetxuaren moldaketak eginez. Gaua amaitzeko eta eguzkiari egunon esateko, DJ Okerreko edukiko dugu musika ziztatzen.

Udaberri Fest jaialdian Fermin Muguruza ikusi nahi ez duenak badaki zer egin.

zaratazarautz_maiatzak11_web