Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Entzule fin bat gaurkoan Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok. Gaurkoan Kaiolatik saioa apalditik jarraitzen duen lagun bat izango dugu gela arroxean. Astero astero hor zaudetenoi ere omenaldi txiki bat eta gure saioan tartetxo bat egin asmoz. Gaurkoan Mikel etorriko da musika jartzera, baina zuk ere ateak irekita dituzu beti!!! Badakizue, 8tatik aurrera elektronikaren ordua Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Atzoko Itsaso debekatuak saioa entzun gai duzue

Kaixo lagunok,

Atzo eman genion hasiera denboraldi berriari eta ia bi orduko saioa atera zitzaigun uda honek utzi duena errepasatuz. Emisorearekin arazo batzuk izan genituenez FMtik ez zen saio guztia entzun. Galdu zenituzten zatiak entzuteko moduan zaudete orain eta atzo entzun ezin izan bazenute orain duzue aukera, gozatu irratsaioaz eta barkatu eragozpenak.

Tupa tupa gehiago ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango baina ohiko hiru esatarien ahotsak entzuteko ez duzue arazorik izango. Aste honetan, nobedade berri batzuk ekarriko ditugu, betiko agenda eta klasiko batzuekin. Beti bezala, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa entzuteko, podcastean egin behar duzue klik. Playlista berriz HEMEN duzue.

Atzokoan Ahuntz guztiak gela arroxean

Kaixooo!
Atzokoan Sozi, Ijauna, Malintxe, Jardinero eta Edonato izan ginen arraio irratiko egoitza nagusian, gela arroxean hain zuzen ere.
Asteazkenean deitua dagoen Greba egunaren baitan jardun ginen.
Tartean, Entzutegi nazionalean lehengo astean hasitako epaiketaren inguruan ere aritu ginen Hernaniko auzipetutako gazte batekin.
Eta bukatzeko, tarte berriari hasiera eman genion: Malintxeren tartea.
Atzokoan, Malintxe eta Hernan Cortesen inguruan aritu zitzaigun eta hainbat liburu irakurtzeko gomendioak ere eman zituen.
Ba hoixe, zuzenean entzuteko aukera izan ez zenutenak hemen behean duzue grabaturiko audioa.
Besterik gabe, esan Asteazkena 26an Arraio Irratiak ere bat egingo duela greba egunarekin eta 8tatik aurrera jarraipen berezia egingo duela beste irrati libreekin elkarlanean.

UDARI ERREPASOAREKIN HASIKO DUGU DENBORALDI BERRIA

Bihar itzuliko da Itsaso Debekatuak irratsaioa Arraio irratiko uhinetara.
Uda honetan gertatu diren hainbat konturen inguruan arituko gara eta iazko hainbat atal ere mantenduko ditugu.
Biharkoan gurean Herrirako kideak, Ainhoa Baglietto abokatua eta Jabi Uribetxerria, Josu Uribetxeberriaren anaia, izango ditugu besteak beste.
Beraz badakizue, astelehenarekin batera, arratsaldeko 20.00tatik aurrera, berriro ere zuekin izango gara FMko 99.3an.