Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Triki zarauztarraren bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharkoan Alex Zaldua TRIKI-ren bixita izango deu gure kaiolan!!! Desguaze music-eko kidea den zarauztar honek, bere ibilbidean jarri dituan musika ezberdinak ekarriko dizkigu entzuteko. Maurizio bezalako sortzaileen techno zaharrarekin hasi eta Robag Wruhme bezalako artista garaikideagoekin jarraituz. Beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! Up the kaiols eta zorionak Arraio, redio!!!

triki

Asteazken honetan ez da Izerditan blai saiorik izango

Kaixo entzule maiteok!

Konpromezu akademikoak eta bestelakoak medio asteazken honetan ez duzue Izerditan blai saiorik izango. Zuen kirol irratsaio gogokoenak huts egingo dizue nahiz eta aste honetan albiste asko izan, rugby taldearen igoera edota saskibaloiko mutilen lehen taldeak maila mantentzen duela.

Hala ere ez ahaztu aste honetan Arraio Irratiaren 7. urteurrena dela eta aspertzeko betarik ez duzuela izango. Espero dugu antolatutako ekintzetan elkar ikusiko garela.

Azkenik hemen duze Brazilen amaitu berri den txapelketako olaturik onenak, goza ezazue!!!

MFESST-aren inguruan ZarataZarautzen

Arraio Irratiaren 7. urtemuga ospatzen ari garen honetan, MFESST-aren inguruan jardungo gara ZarataZarautzen. Aurreko astebukaeran izan ziren jardunaldien inguruan hitzegingo dugu bertan parte hartu zuten hiru kiderekin. Gogoratu beti bezala, zita zaratatsua duzuela Arraio Irratiko FMko 99.3an (Zarautzen bazaudete) edo internet bidez.

messsfff_maiatzak21

Zorionak Arraio!!! Gaur saio berezia

Zorionak Arraio!!!

7urte
7. urtemuga ospatzeko gaurkoan saio berezia izango dugu, 20:00etatik aurrera.

Eta gaurkoan ez gara gela arroxean arituko, putzuzuloko bilera gelan baizik, guztiok bertaratzeko aukera izan dezazuen. Luntx ederra ere izango dugu nahi duenarentzat dastagarri.

Irratsaio berezi honetara arraioko esatari eta kideak etorriko dira, beraz aukera ederra duzue arraioko ahots ederrenak bertatik bertara ezagutzeko. Animatu!!!

irratsaio(1)

 

7urte-2

7urte-3

ZinemaItsuaren 5.saioa: Ostarrena Zinekluba

Arratsaldeon!
Gaurko saioan Zumaiako Ostarrena Zineklubaren inguruan arituko gara hizketan eta beraiekin izan genuen elkarrizketa entzungai izango duzue gaueko 21:30tatik aurrera.

Bestalde, zineklubera azaltzeko gogorik izanez gero, gaur bertan 22:00tatik aurrera “Una Pistola en cada mano” pelikula izango duzue ikusgai Aitamari aretoan

muxu bat

Thelma eta Louise
254471_286999014743345_594525092_n