Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Denboraldiko azken Salda

Aupa entzule!

Denboraldiko azken Salda Badago irratsaioa izan da gaurkoa, iraila arte ez baikara itzuliko.

Ikasturteko disko, abesti, kontzertu… onenen sariak banatu ditugu, une gogoangarriak orainaldira ekarriz.

Abesti-zerrenda hementxe duzue.

Entzule guztioi mila esker hor izateagatik, baita Arraiokideoi ere proiektu hontan zuen denbora eta indarra jartzen duzuelako.

Laster arte!!!

[vimeo]http://vimeo.com/55374986[/vimeo]

Zinema Itsua VI

Gabon entzuleok,

Bihar Zinema Itsua VI beranduxeago hasiko dugu aurretik Intxaur Saltsa saioa izango delako. Beraz bihar, ATALKA MARATOIA!!
Ucraniako lurraldeetan barrena bidaiatuko dugu “Everything is illuminated” filmarekin. Eta duela gutxi zendu den Elias Querejeta ekoizlearen lanari errepaso bate egingo diogu.

Bihar arte,

Thelma eta Louise

everything_is_illuminated

Gaur ez da Izerdtian blai saiorik izango

Apa kaxo!
Gaurkoan ez dugu prestaturik genuen saiorik egingo. Alde batetik arraunlariei entrenamendua dute eta bestetik esatari baten anginak. Beraz barkatu eragozpena entzule maite, denboraldiko azken saioa uztailean egingo dugu, Gerardo eta guzti. Ondo izan!!